Esas, ellas, nosotras

Abenduak 15 asteartea – 18:00 Dokumentala-hitzaldia-artisautza salmenta SETEM Hego Haizea-ren eskutik. “Rompiendo la heteronormatividad en comunidades indígenas o urbanas” dokumentalaren aurkezpena. Film hau Txiapaseko emakume lesbianoek egindako memoria historikozko lana da, eta kolektibo honek 1985tik izan dituen borrokak eta erresistentziak jorratzen ditu. Ondoren eztabaidarako txanda izango da, Yolanda Castro eta Marla Gutiérrezekin, zeinek Txiapaseko Setemen … Continued

Kubeba Fest@

Abenduak 5 larunbata – 21:00 – 3€ Kubeba musikari ezberdinez osatutako kolektiboak jai izugarria prestatu digute. www.facebook.com/kubebaprods

BAKARRIZKÓLOGOS

Abenduak 11 ostirala – 20:00h – sarrera doan Monologoak: Andoaingo zine eskolako ikuskizun ekoizpenerako hiru ikasle gara, monologoetan eta ikuskizunetan zaletuak. Ekimen honekin, ikuskizunen mundua gaztetxoei gerturatu nahi diegu baita euskara sustatu ere. Bestalde, inprobisaziorako generoa eszenatoki umilago eta familiarrago batera eraman nahi dugu, zeinetan publikoa eta aktualitateko gaiak benetazko protagonistak diren. “Bakarrizkologoak” irabazi asmorik … Continued

Block Party Jam 1 – Molotoff irratia

ABENDUAK 12 LARUNBATA – 22:00 – 3€ Molotoff irratiko lagunek kriston jaia antolatu digute Guardetxean, musika onena aurkeztuz sound system moduan: reggae, rap, trap, jungle, elektro… Molotoff irratiko 6 irratsaioko kideak ariko dira platoetan: La Hoguera, Groovebox, Buiaka, Righteous Way, I-come Stereo, Kosmik. Animatu zaitezte!!! 3€tan PINTXO + CDa. molotoffirratia.wordpress.com www.facebook.com/events/566607083497213/

Pajarin eta Zappa-ri omenaldia

Azaroak 21 larunbata – 22:30 – 5€ Ttan Ttakun irratiak musikari lotuta eta bizirik dauden pertsonei egingo dien omenaldien barruan lehenengoa da Pajarin eta Zappa-ri egingo diogun hau. Horretarako Canshadows jazz/rock talde donostiarra eta Autobus Magikoa reggae/rock/rap oiartzuarrak izango ditugu 22:30tatik aurrera larunbata azaroak 21, 5 euroren truke. http://ttanttakun.org/ “Autobus Magikoa”: www.facebook.com/autobusmagikoa/ Canshadows: www.facebook.com/canshadows

“La Torpestad” – teatro

Azaroak 22 igandea – 19:00 “La Torpestad” antzerkia (Guardetxeko Klown Tailerra) Prezioa: Takilla alderantzizkatua (ordaindu nahi duzuna irteterakoan) 2013ko irailean arruntak ematen zuten pertsonak klown irakasle ero batekin topo egin zuten. Inork ez zuen esango aurrera egingo zutenik, hala ere, barre eta kañak artean bi urte diraute lanian Guardetxeko klown tailerraren pailazoak. Lehenengo urtian antzerki … Continued

GURE KABUZ ALA HIL dokumentala

Azaroak 27 ostirala – 19:00 – doan GURE KABUZ ALA HIL dokumentalaren estreinaldi unibertsala eta ondoren kontzertua, Topatu.eus gazte proiektu komunikatiboaren eskutik. Euskal Herriko alternatiba sozioekonomiko eta autogestionatu ugari bildu ditugu, trantsizio poskapitalistak pentsatzeko eta praktikan jartzeko helbururarekin. Dokumentaleko egileak eta partehartzaileak egongo gara eta elkarrekin ospatuko dugu ondoren etorri nahi duen ororekin. Dokumentalaren estreinaldia … Continued

Brasileira gaua

Azaroak 28 larunbata – 20:00 – 5€ Brasildar musika herrikoieko kontzertua (MPB) bi musikarien arteko topaketaren ondorioz, brasildar bat eta euskaldun bat. Samurtasuna eta armoniari jarraikiz, baliabide bakanekin, gitarra bat eta bi ahots. Hanni Insausti-k eta Edson Goya gitarrakole, kantautor, konpositore eta hezkuntza musikaleko maisuak osatutako bikotea. Hitz gutxitan, entzumenerako opari bat.

Cante flamenkoaren lehiaketa: AFTER PARTY

Azaroak 14 larunbata 23:00 – sarrera doan Camelamos Adiquerar elkarteak, Cante Flamenkoaren XV. lehiaketa aurkezten du. Lehiaketa ondoren, jaia Guardetxera igoko da 23:00tatik aurrera. Ez galdu aukera zure gaua eszena flamenkoko izen haundiekin elkarbanatzeko. Estae baterako, Esperanza Fernandez, Sevillako kantaora-rekin edota Manuela Carreta, Italiako bailaora. Esperanza Fernández, zalantzarik gabe, flamenkoaren eszena garaikidearen ahots garrantzitsuenetako bat … Continued

Hard Rock, Metal & Perfopoesia

AZAROAK 7 LARUNBATA 21.00tatik -3.00tara SARRERA: 5€ Kultura-alor anitzeko egitaraua: Perfopoesia eta musika zuzenean kultur maitaleontzat. Anima zaitez eta etorri gau berezi bat disfrutatzera! Artistak: Baipass (rock, Donostia), Soraya (perfopoesia, Donostia), Taupada (metal, Urretxu), MindTrap (hard rock, Donostia).