Gabon zaharra 2015

URTARRILAK 1 – 01:00-07:00 – DOAN Pasa den urtean bezala, Guardetxeak elikagai guztiak batu ditu gabon zaharerako postre gozo bat prestatzeko. Plan ederra 2015. urteari agur esateko eta jaierako gogoak asetzeko. Estilo zabaleko artista musikal sorta, bisual ukitu bat eta performance izpi bat goizeko 01:00tik eguna argitu bitartean. Besteak beste, Aitona Julian eta Osaba Miguel … Continued

Internazionalismoa ez da delitua

Abenduak 18 ostirala – 18:30 – doan Pueblos – Bakea eta Duintasuna eta ON:GIZ Elkarteek, Antxeta, Oiartzun eta TtanTtakun Irratien laguntzarekin, “Internazionalismoa ez da delitua” solasaldia antolatu dute Guardetxean, hilaren 18an, 18:30tan. Solasaldian Unai Vazquez (Askapena), Lidon Soriano (Komite Internazionalistak), Luismi Uharte (EHUko irakaslea) eta Silvia Piris (Elkartasuna Eraldatuz Plataforma) parte-hartuko dute, internazionalismoa eta herri-mugimenduek … Continued

“Desierto sonoro” liburuaren aurkezpena

Abenduak 17 osteguna – 22:00 – Sarrera doan ¨Desierto Sonoro¨ liburuaren aurkezpena, 2015eko udazken honetan argitaratua izan da. Liburuak 2 poema-bilduma eta 19 abesti biltzen ditu eta aurkezpenean perfomance poetiko moduan plazaratuko dira. (Experimental/ Electro-Noise)

BELTZA proiektua – tailerra

2015ko abenduak 26 larunbata – 10:00-13:00 – 15€ Tailer hau “BELTZA” egitasmo koreografikoaren barruan sartzen da. Partehartzaileak: – Zuzendaritza: Arantza Iglesias – Perkusioa: Colectivo Sökolé (Elena Santos y Sheila Tirado) – Partehartzaileak: María Arcos, Nagore Urbeltzu, Aintzane Revuelta, Paola Cortes y Ainhoa Carrera Proiektu honen bidez dantza afrogaraikideko pieza bat sortu nahi da, baita interesa … Continued

Feministaldia 2015

Abenduak 19 larunbata – 22:00-03:00h – sarrera doan Diskurtso feminista ezarritako hegemonien aurkako borrokak ezaugarritzen du. Estatus quo-a egungo botere harremanak sortzen dituzten eta natural eta normalak balira bezala azaleratzen diren indarkeria amaigabeetan oinarritzen da. Azken finean, feminismoaren zereginetako bat indarkeria horiek desnaturalizatu eta botere harreman horiek irauliko dituzten marko teoriko eta praktikak sortzea izan … Continued

Gabonak zuretzat Kultur-arte-rekin

2015ko Abenduak 21tik 24ra – doan Zirkua, antzerkia eta dantza, pintura, jolas, txango… eta hainbat jarduerararekin batera. 6-12 urte arteko haurrentzat. Ondo pasatzea eta ingurumen zein kideekin armonian eta begirunean oinarritutako bizikidetza da gure helburua. Artearen bidez, adierazi, erlazionatu, sortu, asmatu, ezagutu, irudikatu eta ikasi egiten dugu. Izen emateak eta informazio guztia: www.kulturarte.org