Adaptaçao (Teatro de açúcar)

MARTXOAK 9 IGANDEA – 20:00 – 5€

adaptaçao

 AKTOREA: Gabriel F.

Konpainia: Teatro de Açúcar (Brasil)

55 min – Gazteleraz

SINOPSIA

Adaptación”, “Teatro de Açúcar” brasildar konpainiaren hilhondoko konpainia da, 2012-an hiltzea erabaki zuena, antzerkiak eta arte independienteek pairatutako krisia kroniko baten ondorioz. Ikusgarriak adaptazio prozesuan dauden pertsonaien historia kontatzen digu, bizirauteko baliabide bezala: Antzerki zuzendari frustratua krisia kreatibo batetik ateratzen lortzen ez duena; Metropoliara iritsi berria den aktorea, bizitza estilo berriaren bakardadera ohituratu beharra daukana; Bertan bizitzen segitzeko bere gorputza egokitu duen transexuala; Espeziearen egokitzapenei biziraun ahal izango duen ez dakien dinosaurioa. Guzti hauek, zorigaitz amankomun batek batzen ditu: heriotzari, aldaketari eta existitzearen uzteari beldurra… idazle batek bere historiak idatzi eta egokitzen balitu bezala, pertsonaiak birsortuz, gehituz eta agian beldurgarriena, pertsonaiak kenduz.

teatrodeacucar.com.br

Teatro de Açúcar

Gabriel F. Arte Eszenikoetan lizentziatua da (Facultad de Artes Dulcina de Moraes – Brasília), zeinetan erakasle izana den urtetan. 2007-tik aurrera zuzendaritza elkarbanatzen du Marco Michelângelo-rekin eta aktore, musikari, eszenografo eta dramaturgo bezala jarduten du, konpainiako antzerki ikusgarriak sortzeko. Teatro de Açúcar, bere dramaturgia originalak, eta interpretazio lan izugarriak karakterizatzen ditu, edertasun estetikoari uztartuta.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *