Antzerkia: “La lió Liolá”

Ekainak 22 asteazkena – 19:30 – sarrera doan

(Luigi Pirandelloren “Liolá” lanaren moldaketa askea)

Laburpena:
XX. mende hasieran Siziliako landazabalean lasai eta aspertuta igarotzen dute uda, ehotze errepikakorraz gogaiturik. Bizitza hantzaz lasai hori ordea udako desira sutsuek, ugalkortasun burrunbek eta almendra fabrikako giro sargoriak antzaldatzen dutela. Nahi duenak ezin eta ezin duenak berdin egin behar, Liolá beti tartean.

Antzezleak:
Kevin Joyce Corres Liolá
Oihane Garmendia Glaria Tuzza
Oskar Ferrera Linhares Zio Simone
Belen Napal Fernandez Zia Croce
Iñaki Aranburu Barandiaran Mita
Silvia Gonzalez Vasquez Comare Gesa
Mirari Arin Tapia Zia Ninfa
Lakshmi Lopez Ganuza Nela
Sandra Rodriguez Salvador Luzza

Ultramarino Payaso Clown Tailerra-ren eskutik
Klown ikastaroetan urte pare batez txepelkeritan ibili ondoren, “Ultramarino payaso” eskolako bigarren mailako taldea prest dago bere mozolokeri maila erakusteko. Luigi Pirandelloren lana hankaz gora jarriz egingo dute, barrez leertzeko moduko moldaketa komikoa eginez. https://www.facebook.com/ultramarinopayaso/

guardetxe-comprimido

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *