Banda Bat aktibitateak bi lerro dauzka: alde batetik ekitaldi propioak antolatzen ditu, bestaldetik Donostiako eragileei lekua utzi egiten die aktibiteak burutu ditzaten, betiere elkartearen filisofiarekin lotura zuzena mantenduz.

AKTIBITATE PROPIOAK

posterrakTXIKIAktibitate propioen artean, Guardetxeak urte osoko hitzorduak eskaintzen ditu:

MOTZ

MOTZ ekimenaren bidez, ikus-entzunezko sormena sustatzea nahi da, laburmetrai saio baten proiekzioaren bidez hilabetean behin. Edozein motatako laburmetraiei ireki nahi zaie atea, profesionalei zein amateur edota errealizatzaile berriei. Sormen prozesuari buruz hausnartzen saiatzen da ere, laburmetraien errealizatzaileen hitzartzearen bidez.

LUPA

Lau eguneko iraupena daukan jaialdia da Lupa, Aste Santuan ospatu ohi dena. Zine dokumentalaren leihakortasunik gabeko erakustaldia da. Publikoa eta sortzailearen arteko topagunea da ere, eta orokorrean ez-fikzio-rako zinearen inguruan dabilen edozeini zuzenduta zaio.

 

POESIA JAIALDIA

Maiatzaren hasieran, Banda Bat-ek poesiaren kontzeptu zabal batean oinarritzen den poesia jaialdia ospatzen du. Jaialdiak diziplina artistikoen arteko interakzioa dauka helburu, adierazpen poetikoaren aukerak biderkatu, hobetu eta birsortu ahal izateko.

TOPAK

Aste bateko iraupena daukan jaialdia da ekaineko biharren hamabostaldian ospatzen dena. Elkartearen filisofiaren adierazle argia da Topak: topaketa, hausnarketa, denuntzia, elkarbanaketa eta batera eraikitzera bideratzen gaitu. Topak-ek ezberdintasunean, bizikidetzarako ezinbestekoak diren baloreak azpimarratu nahi ditu, hau da ezberdina denarekiko errespetua, eskubideen berdintasuna, baztertuen integrazioa, boluntariotzaren eskuzabaltasuna, generoaren oreka, erantzukizunezko kontsumoa eta ekologiarako sentiberatasuna.

KULTURARTE

Kulturarte haurrei zuzendutako aisialdirako jolas lekua da, udako oporraldietan irekitzen dena 6 eta 12 urte arteko gaztetxoentzat. Umeek besteak beste, euren garapen artistikoa gara dezaten pentsatuta dagoen gunea da, ikaskuntza parte hartzailearen bitartez. Adierazpen artistikoari garrantzi handia ematen zaio bere era guztietan.

KLOWNALDIA

Aste bateko iraupena daukan jaialdia da uztailan ospatzen dena. Klownaldia topaketa, elkartrukatea eta ikaskuntzarako gunea da edozein publiko motarentzat eta batez ere klown-ean interesa daukaten profesionalentzat. Eskarmentu handiko klown-ek antzeztutako ikusgarriak aurkezten dira eta bide hau hasi baizik egin ez duten klown-en ikusgarriak ere bai.  Horrez gain, hitzaldiak, argazki erakusketak, dokumentalak eta ikastaroak egoten dira.

GUARDETX’EKO

GUARDETX’EKO ekitaldia, irailean ospatzen den birziklapen, errealizazio eta kontsumo ohidurei buruzko jardunaldiz osatuta dago, betiere ingurumen perspektiba batetik enfokatuta. Ingurumenean hondakinek eta zaborrek daukaten eraginaz kontzientzia hartu eta gogoetatu, kontsumo ohidurak eta iraungipen denborak birplanteatu, eskuratzen diren produktuen erabilera eta baliagarritasuna. Ideia berriak gauzei erabilera berri bat emateko, berrerabili, birziklatu, eraldatu eta eraldaketa bakoitzeko modu erabilgarri bat sortu.

NOKODEK

Bideo-sormenerako erakustaldia da Nokodek, bideoaren bidez adierazpenerako bide berriak ezagutzeko aukera. Experimentazio gunea da bideoa, arte eszenikoak, musika eta performance-aren arteko topaketaren bidez.

TAILERRAK

Elkarteak hiruileko tailer ugari antolatzen ditu Irailetik Maiatza amaiera arte. Esparru artistiko ezberdineko sormen taldeak dira: ikusentzunezkoa, literatura, antzerkia, klown, dantza, aire akrobazia, komikigintza, argazkilaritza, soinua. Sarritan, tailerrek interaktuatzen duten ekitaldi puntualetan, urtean zehar edota urtean bitan (abendua eta ekaina), publikoari urtean zehar egindako lana aurkezten zaionean. Leku ireki eta multikulturalak dira.

JARDUNALDI BEREZIAK

Elkarteak, jardunaldi berezien programazio propioa eskaini egiten du: emakumearen eguna, gay harrotasunaren eguna. Aste nagusian, Guardetxeko baratza su artifizialak ikusteko leku aproposa izaten da bai eta ere kontzertu akustikoren bat ikusteko.

Urteko aktibitate propioez gain, elkarteak ekitaldi puntualak antolatzen ditu:

ARTISTA NABARMENEI OMENALDIA

Idazle, tindalari, konpositore, musiko eta artista lokal, unibertsal ugarik omenaldiak jaso dituzte Guardetxean edota Banda Bat-eko eratutako sormen zein ikuskizun artistikoen iturburu izan dira. Honen adierazle dira:

“Alas Rotas”: 2010an, Banda Bat-ek ‘Alas rotas’ dantza ikuskizuna estreinatu zuen, Frida Kahlo artista mexikarrari buruz. Ikuskizunak dantza, arte eszenikoak eta ikusentzunezko proiekzioak uztartzen ditu.

2013an VINICIUS DE MORAES olerkari eta konpositore brasildarraren jaiotegunaren ehungarren urteurrena ospatu zen. Banda Bat-ek omenaldi berezia antolatu zion, musika eta poesiaz jositako ekitaldi baten bidez. Donostian bizi diren artista brasildarrei, bertakoei eta elkarteko kideei esker, pertsonaia karismatiko horren bizitzako ibilbidea birsortu zen bere musika, poesia eta proiekzioei esker.

 

KANPOKO AKTIBITATEAK

 Banda Bat-ek antolatutako aktibitateetatik at, elkarteak herritarren iniziatibatik datozen edozein proiektuak programatzen diru betiere elkartearen filosofiarekin bat egiten badute. Kanpo eragileei irekita zaien espazioa da honako ekitaldi motak burutzeko:

  • Kontzertuak
  • Tailer intentsiboak
  • Antzerkia
  • Erakusketa artistikoak
  • Bideo sormen jaialdiak
  • Gai kultural, sozial edo ingurumenari buruzko hitzaldiak