BANDA BAT Elkarte sozio-kulturala da. Proiektu batekiko konpromisoa duen pertsona-talde bat. Guardetxea, Donostiako kulturaren elkartrukaketarako espazio libre bat bezala azaltzen da. Bertan igaroten diren aktibitate kulturalen antolaketatik at, Guardetxea Donostiako eragile kultural eta sozial ezberdinen topalekua da eta baita ere hausnarketa zein eraldaketa sozialerako eremua. Egunerokoan hainbat arlotan dihardute boluntarioek:

  • Ekitaldien produkzioa
  • Programazioa
  • Komunikazioa
  • Sonorizazioa eta argiztapena
  • Barra
  • Garbiketa eta mantenimendua

Lagundu nahi al diguzu? Bidali iezaguzu email bat helbide honetara: info@guardetxeabandabat.org. Horrez gain hilabetero Banda Bat-eko asanblea irekian parte har dezakezu, hilabeteko hirugarren ostiralean 17:00-tan.

 

HELBURUAK

  • Kultura eta interkulturalitatea sustatu tresna eraldatzaile eta erabilgarri baten perspektibatik
  • Kaleko aktibitateei eta adierazpenei (sozial, kultural eta gogoetatze) irekita dagoen espazioa izan
  • Sormen kulturala sustatu
  • Errealitate soziala hobetzen laguntzen duten aktibitateak garatu.
  • Esparru sozio-kulturalean eta baloreen heziketan jarduten duten elkarte, erakunde eta kolektiboen arteko topagunea izan.
  • Herritarren iniziatiba kulturalak sustatu euren zabalpenaren bidez.

PUBLIKOA

 Banda Bat-ek antolatu edo promozionatzen dituen aktibitateak publiko zabal bati zuzentzen zaizkie, izan euren adinari begira (ume, gazte, heldu) izan barneratzen dituen tematikei begira (musika, artea, soziala, ingurugiroa, etab…)

HISTORIA

BANDA BAT Elkartea 90eko hamarkadaren azken aldian zortu zen. Sortzaileetako gehienak BANDA BAT musika-taldetik zetozenez izen hori jarri zioten elkarteari. Hasieran Donostiako Asociación Deportiva de la Parte Vieja / Alde Zaharra Kirol Elkartearen kultur atala zen, eta helburu zuen Alde Zaharreko gazteen kultur ekimenetarako euskarri eta bilgune izatea.

Ekintzetarako tokirik ez genuenez, Udalari eskatu genion Urgulleko Guardetxea erabiltzeko lagatzeko, eta baita lortu ere. Eraikina zeharo utzita eta egoera txarrean zegoen une hartan. Guardetxea birgaitu ondoren, 1999an BANDA BAT Elkarteak bizitza independenteari ekin zion; hasieratik, kultura ardatz gisa hartuta  hainbat eta hainbat ekimen bultzatu genituen.

Harrezkero, ekintzez beteriko ibilbidea egin du Elkarteak. Horren adierazgarri ugari ditugu: 1.100dik gora errepresentazio egin dira, era guztietako arte-motatakoak; arte eszenikoetako tailer bat dugu, literatura-tailerra hor dago, BART literatur-aldizkari elebiduna aldiro plazaratzen da; bizi-bizirik dihardu ikusentzunezkoen tailerra, eta kontaezinak gure lokaletan gauzatzen diren beste ekimenak, gureak edo besteenak, betiere, era askotako agente sozial eta kulturalekin lankidetzako irekiak.