Aldaketak

Azken hilabeteetan aldaketak egon dira Guardetxearen kudeaketan, ekitaldien antolakuntzan, komunikazioan, etab. Bereziki, komunikazio lan taldea ez da egon finkatuta eta horregatik ezin izan dugu behar bezala erantzun jendearen galdera eta eskaerei. Orain berreskuratu dugu eta aktibo egongo gara. Bestetik, oraingoz proposamen berriak egiteko bidea da hileko 3. igandeetan 18:00etan egiten dugun asanbladara gerturatzea eta bertan … Continued

NOKODEK 2016

Urriak 6-7-8 – Guardetxea / Dabadaba / Uliako lore mintegiak Berriro ere, hortxe dator NOKODEK bideosormen mostra. Nokodek bideoaren bidez expresio modu desberdinak ezagutzeko modu bat da. Bideoa, arte eszenikoak, musika eta performance-aren arteko topaleku esperimentala da. Informazio gehiago: www.nokodek.com.

GUARDETXE SOUNDS

Irailak 24 larunbata – 18:00-06:00 – 7€ Datorren irailaren 24ean Urguleko Guardetxean (Donostian) arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara, penintsulako bi Sound System handienetarikoak izango dira, baita estatuko reggae panoraman etorkizun handiko gazte abeslari bat ere; Dreaddrive, Thunder Clap, eta Sistah Kata. Gaua hasteko Bombadill Sound, Bit Sound eta Ikah Selektah-k irekiko dute kontzertua. Sistah Kata-k bere … Continued

Ecstatic Dance

Urriak 8 larunbata – 17:30tatik 20:30tara. Ecstatic dance Dj batek bideratutako dantza libre saioa da. Musikaren eraginpean, bakoitzak bere barne-kanpo bidaia egiteko gonbitea luzatzen da, hitzik eta sustantziarik gabe, gurekin eta ingurukoekin benetako komunikazioa edukiz, errespetuz behar duguna adieraziz. Hasierako beroketak gure gorputz eta emozioan sartzen lagunduko digu, bukaerako zirkuluak gure ekarpenetik eta bestenetik ikasteko … Continued

DJEMBERING 2016: SENEGAL-DONOSTIA Festa Solidarioa

IRAILAK 10 LARUNBATA, 2016 Urtero bezala, aurten ere Guardetxean elkartasun jardunaldi bat egingo dugu, Senegal hegoaldeko Djembering herriko maternitatea laguntzeko. Jone, Kris eta Merce hiru neska gipuzkoarrek urtero egiten dute Casamancera bidaia beren opor garaian, bertako maternitatean lan egiteko. Horrez gain, bertako jendearentzat materiala eramaten dute: medikuntza materiala, eskola materiala eta dirua azpi-egiturak konpontzeko. Hori … Continued

OREKA: CAUTO + HEADBIRDS + DR. RES + INESFERA (VJ)

Uztailak 16 larunbata – 9€/10€ Eratu zenetik orain duela 3 urte, kalitatezko musika elektronikoan apostu egin duen Oreka kolektiboak, berriro ere jaia antolatu du Guardetxean. Saio honetarako showcase berezia izango dugu Disboot katalandar zigiluarekin. Bertako hiru artistak gipuzkoako hiriburura egingo dute bidaia euren artea zuzenean aurkezteko: Pau Encinas aka Cauto; David Torres aka Dr. Res … Continued

KUBEBA FEST

Uztailak 9 larunbata 22:00tik aurrera – 3€ KUBEBA kolektiboak berriro ere jai izugarria prestatu digu larunbaterako: Jamal Mufasa (Rap, Donostia), Iker + Filali (Reggae, Donostia), Rupertorio (Rap/DanceHall, Donostia), Gatom (Rap, Bermeo), Ezustean (Ska/Rock, Donostia), Louzzing Cousins (Drum & Bass, Londres), Dj Keko + David Escudero (Violin Show, Bruselas), + Catarsis Dancer.

Antzerkia: “La lió Liolá”

Ekainak 22 asteazkena – 19:30 – sarrera doan (Luigi Pirandelloren “Liolá” lanaren moldaketa askea) Laburpena: XX. mende hasieran Siziliako landazabalean lasai eta aspertuta igarotzen dute uda, ehotze errepikakorraz gogaiturik. Bizitza hantzaz lasai hori ordea udako desira sutsuek, ugalkortasun burrunbek eta almendra fabrikako giro sargoriak antzaldatzen dutela. Nahi duenak ezin eta ezin duenak berdin egin behar, … Continued

Tacumah Reggae jaialdia

Ekainak 11 larunbata 20:00 – Doan Tacumah Reggae Elkarteak, deialdi batetara gonbidatzen zaituzte. Reggae gau bat antolatu dugu, gurekin ondo pasa ahal izateko. RIGHTEOUS WAY sound system, gonbidatu moduan ditugularik. Beraiekin batera joko bait dugu taldeko partaide batzuek zuzen-zuzenean. Sarrera guztiz doakoa da eta gustu guztietako sabelak asetzeko janaria izango dugu baita salmentan. Ongi etorriak … Continued

Tailerren erakustaldia

2016ko Ekainak 10 ostirala – 18:00 Guardetxeko tailerrak amaitu direla eta, ekainaren 10an ostiralez, urtean zehar burututako lanen erakustalditxo bat egingo dugu. Hainbat tailerren emaitzak ikusi ahal izango ditugu: zirkoa umeentzat, akrobazia telan, klown eta afro dantza. Egitaraua: – 18:00tan hasiko gara gaztetxoekin: 6-12 urte bitarteko umeentzako zirko tailerra – 20:00tan helduekin jarraituko dugu: akrobazia … Continued

Kultur Arte 2016

www.kulturarte.org Aurten ere abentura eta dibertsioa badatoz udaran! Gure zirko tailerra aurrera doa. Dantza, soin perkusioa, antzerki dinamikak, elkar eraikitzea eta bakoitzaren sormena izango ditugu lagun emozioz jositako bidaia honetan. Noski, guzti hau Guardetxea bezalako zirku karpan. Akrobaziak, zintzilikatuta edo lurrean bueltaka ibiltzea, gorputzarekin musika egitea eta batez ere ondo pasatzea gustoko baduzu, APUNTA ZAITEZ! … Continued

IX. LUPA DOKUMENTALEN MOSTRA

Lupa dokumentalen mostraren hemen da. 9. aldia da aurtengoa. Banda Bat eta Mikelazulo kultur elkateak elkarlanean antolatuta. Aurten Ekainaren 2tik 5 ra. Datak aldatu ditugu, izaera eta asmoak berdinak ditugu baina. Batetik publikoari egiten diogun eskaintza: film dokumentalen mostra ez lehiakorra da gurea, anitza, ausarta eta eklektikoa. Mostareren nortasuna ez da aldatu, publiko eta autoreen … Continued

KubebaFest Guardetxe

Maiatzak 14 larunbata – 3€ KubebaFest-ek bere bigarren edizioa aurkezten du inoiz baino artista gehiagorekin: PERUONE Y TOPO, JAMAL MUFASA, SAHATS, SOUL, IKER, RUPERT, CRESTA PER CAPITA, DANEL eta DJ SM, DJ KEKO eta DAVID ESCUDERO VIOLIN SHOW.  

Poesia Jaialdia 2016

Maiatzak 18-22 – doan Guardetxeko V. Poesia Jaialdia maiatzaren 18a eta 22a bitartean ospatuko da “ARGILUNAK” izenburuarekin. V. Poesia Jaialdia aurrera doa jaio zenetik poetika berberarekin: interdiziplina, nahasketa, mestizajea eta itxuraz desberdina den arteko topaketa amankomunean duten puntu berdin batean: Poesia. Hark anaitzen gaituen sustraiari igortzen gaitu: Gizadia. Zentzu horretan Poesia funtsean bateratzailea da. Gizadi … Continued

IKUSENTZUNEZKO KONTZERTUAK (2016-06-04)

EKAINAK 4 LARUNBATA 19:00 Donostiako Guardetxean     Ikusentzunezko kontzertuak: Renacimiento y muerte de KUL IS NOT COOL (bakarlari audiobisuala) GuL & TrutH (drone noise pagano) DyG (akustiko suekodelikoa) Pheasant’s tears (faiman rock psikodelikoa) Ixo (hardcore punk stoner) Iban Device

Antzerkia: Zirriborro

Apirilak 17 igandea – 18:00 – 5€ helduentzako eta 3€ umeentzako “BADUT taldea” “Badut taldea” 2011an eratu zen Txefo Rodrigez eta Anduriña Zurutuza-en eskutik. Klown munduan formatu gara azken hamabi urteotan. Maisu handiekin formatu gara, hauen artean, Virginia Imaz, Antón Valen, Pep vila, Pablo Ibarluzea, Martzelo Katz, Lila Monti, Gorka Ganso…). PROIEKTUA liburu literario bat … Continued

COTTON CLUB FESTA – Jazzaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 30 larunbata, 22:00, 6€/7€ Apirilaren 30ean hitzordu bat duzu Guardetxe-n Jazzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta 30eko hamarkada gogora ekartzeko zuzeneko musika eta dantza ikuskizun batekin. – Swing kontzertua kontuan izango dugu Reunion Big Band-aren eskuz. – Lindy Hop-eko dantzarien parte-hartzeaz gain. – Eta ikuskizunaren ondoren, gaua swing saio batekin jarraitzen du DJ Mr Patxi … Continued

Kontzertu solidarioak, Zaporeak proiektua

Maiatzak 13 ostirala, 21:00, 5€ Kontzertu Solidarioak: Ekitaldi honen bitartez Zaporeak ONGarentzat diru laguntza bat lortzea da. Momentu honetan, Zaporeak Proiektuko kideak Chiosen (Grezia) daude milaka errefuxiatuei jaten ematen egunero. Horretarako, kausa humanitario honetara batu zaizkigun hiru taldek joko dute: Glory Howl, Nothing Box eta El Hijo de la Marily DJa. Gure lema ondorengoa da: … Continued

HARTU TRENA! kulturgintzan ere!

Apirilak 16 larunbata, 22:00 – doan SAREk abiatu duen dinamika honi beste bagoi bat gehitzera goaz… kulturgintzaren bagoia. Herri desberdinek egin duten bezela, eta apirilaren 3an mendizaleek egin zuten bezela, kulturgintzako pertsonak, gure bagoia martxan jartzera goaz. Horretarako, Udaberrian emango diogu hasiera gure bagoiari, Apirilaren 16ean Donostian burutuko dugun ekimenean, ondoren billabonan…. horrela eskualde desberdinetatik … Continued

Apirilak 9, larunbata – 20:30: THE BLUES: JUANCHO MARQUÉS & ELHOMBREVIENTO & Dj KAPLAN + DANEL & SM Dj

KONTZERTUA: THE BLUES: JUANCHO MARQUÉS & ELHOMBREVIENTO & Dj KAPLAN + DANEL & SM Dj Apirilak 9, larunbata – 20:30 THE BLUES, JUANCHO MARQUÉSen lehen diskoa bakarlanean, ELHOMBREVIENTOren musikarekin. 8 urtez elkarrekin lanean egon ondoren, SUITE SOPRANOren bi taldekide hauek (G. KAPLANen laguntzarekin) LP hau atera berri dute, beste musikoen lankidetzarekin: Gata Cattana, Cheb Rubën, … Continued