Indarkeria kontsumitzen al dugu?

Martxoak 11 ostirala – 18:30 – sarrera doan Indarkeria kontsumitzen al dugu? Ohiko kontsumoak genero rolak eragiten ditu. Aukerarik al dugu indarkeria matxistarik gabeko produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko? Zatoz tailer parte-hartzaile honetara eta hausnartu gurekin!

Historia musikalak

Martxoak 20 igandea – 19:00 – 5€ HELDUENTZAKO ISTORIOAK Izenburua: “Historias musicales” Iraupena: Ordu bat. Hizkuntza: Gazteleraz. SIPNOSIA Bidaituko dugu gaur egungo eta lehen garaiko istorioetan bai euskal mitologiari buruz, genero-indarkeria eta berdintasuneskubideak. Humorea eta musika ez da faltatuko. BADUT taldea “Badut taldea” 2011an eratu zen Txefo Rodrigez eta Anduriña Zurutuzaren eskutik. Taldea klown munduan … Continued

Ipuiak jo eta musikak kontatu

Martxoak 20 igandea – 17:00 – 5€ Izenburua: “Ipuiak jo eta musikak kontatu” Adina: 4urtetik 10 urtetara. Iraupena: 50 minutu. Hizkuntza: Euskeraz. SINOPSIA Baziren behin elefantea, sagua, ardia, sorgina, puzkerra, erlea, amonamantangorria,kometa… eta denek dantza egin nahi zuten. Haizearen txorien eta baxu elektrikoaren laguntzarekin festa giroan hamaika ipuin asmatu zituzten. Entzun nahi? BADUT taldea Txefo … Continued

Lurralde roots

Martxoak 19 larunbata – 21:00 – 6€ Martxoak 19 donostiako guardetxean lurralde roots antolatutako reggae eta dancehall kontzertuak izango ditugu. Euskal herriko ainbat artista etorriko dira, DJ loro Gasteizetik dator musika onena jartzeko, Ziribulio sound Juantxo Arakama Glaukomako abeslariarekin etorriko da, beste ainbat artista izango ditugu, Mountain Sound, Ghetto Fyah Sound, Gustab eta Bojaman. Antolatzaileak: … Continued

LUPA 2016ko deialdia irekita

DEIALDIA Aurten berandutu garen arren, berriz ere abian da LUPA Dokumentalen Mostra eta Topaketa 2016, urtero bezala, Donostia eta Oreretan, Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek antolatuta. Aurten maiatzaren 5etik 8ra izango da. Horretarako, aurtengo LUPAn parte hartuko duten lanen bidalketaren deialdia irikitzen dugu. Deialdia martxoaren 7ra arte irikita egongo da. OINARRIAK -LUPA 2014 dokumentalen mostra … Continued

Emakumeen Etxeko 6. urteurrenaren festa

Martxoak 12 larunbata – 20:00 – doan Emakumeen Etxea Elkarteak Donostiako Emakumeen Etxeko seigarren urteurrenaren festa antolatuko du. Ibilbidea eta egiten ari garen lana ospatzeko Guardetxean elkartuko gara 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da eta emakume guztioi zuzendua da. 20:00etan Ongi etorri-emanaldia Gregoreta pailazoarekin. 20:15 Emakumeen Etxeko Mugimendu tailerraren performance. 20:30 Manos que ríen gorren … Continued

Klown Antzerkia: LOOKING FOR DUENDE

Antzerkia, musika eta klown / 70 min / Gazteleraz / 8 urte aurrerako publikoarentzat OTSAILAK 28 IGANDEA 19.30tan Sarrera: 7 € Duendea ez da ahalmen kontua, berezko estilo bizia baizik, odolekoa, hau da, oso ahintzineko kultura batena, bapateko sormenekoa. Federico García Lorca Vicente Alonso de Miguel, musikaria, zirkoko artista eta eszenatokiko gizona, bizi osoa darama … Continued

Periquillo, bere gauzetako bat

Haurrentzako antzerkia Klown, kabareta / 50 min / Hitzik gabe (gaztelera zerbait) / Haur eta gurasoentzat OTSAILAK 28 IGANDEA 17.00tan Sarrera: 5 € Gizon-andereak, mutiko ta neskatilak, zuek guztiorekin… Periquillo! Umore eta inozentziaz beteriko ikuskizun bat gozatzeko lekua da. Bertan zirko eta musika numeroak topatuko ditugu, zailtasun guztietatik salbu ateratzeko ahaleginetan ibiliko den pailazoarekin. Ikuskizunaz goza … Continued

MARA MARA filmaren aurre-estreinaldia: otsailak 26, ostirala

MARA MARA filmaren proiekzioa Otsailak 26, ostirala – 19:00 41 min. Sarrera doan Mara-mara, elurrak erortzean egiten duen soinua. Argia eta iluntasunak zeharkatzen dute Piriniotan elur-ekaitz batetan zehar filmatutako pelikula honetan. Maitasuna eta heriotzaren inguruko giro eta sentipenak iradokitzen dituen filma. Bi emakumeren bizitzaren azken orduen bizipen indartsu eta bare baten edertasuna. Kanpoan elurra. Fitxa … Continued

Zine-kontzertu-teatroa: ZUEK (Rouge Elea konpainia)

ZUEK – Rouge Elea konpainia zine-kontzertu-teatroa 35 min. Otsailak 21 igandea – Bi emanaldi: 17:30 eta 19:30 (45 ikusle gehienez emanaldi bakoitzean) Sarrera: 5€ Gure arbasoek merezi duten omenaldia, gure gurasoei gorazarre… familia memorian egindako zoom- a. Feriante karpa baten sarreran zera dion afixa ikusi duzu: “Cinema of memories”. Zinema itinerante batetan sartuko zara orduan. … Continued

Film laburrak: ERREGEA + MADDI ETA PATXI + LAMIERREKAN

FILM LABURRAK: ERREGEA + MADDI ETA PATXI + LAMIERREKAN + KONTZERTUA: POTTOK & SKORTZ (Euskal Folk Akustikoa) + POESIA ERREZITALDIA (AINARA MAIA) Noiz: Martxoak 4, ostirala Ordua: 20:00 Donostiako Guardetxean Sarrera doan Film laburren proiekzioa nahiko ahaztuta geneukan eta MOTZ ekimena pixkanaka berreskuratzeko intentzioz. Oraingoan gau berezi bat izango dugu: hiru film labur ikus ahal … Continued

Chiapas, erresistentzia indigena eta nazioarteko elkartasuna

Martxoak 13 igandea 18:00 – doan Chiapas, erresistentzia indigena eta nazioarteko elkartasuna. Kanpamentu zibilak. Hitzaldi irekia, Chiapas-eko borroka indigenari buruzko mahai-ingurua, Lumaltik Herriaj-ren eskutik. Euskal “brigadista” batek kontatuko digu bere esperientzia Chiapas-en, Indigenak kapilalismoaren kontra gauzatzen ari diren borroka eta nazioarteko elkartasunari buruz hitz egingo du.

Bob Marleyren 71.urteurrena

Otsailak 6 larunbata – 18:00/03:00 – 7€ Bob Marleyren 71.urteurrena ospatzeko festa, Bombadil Sound + Bob Lion Sound + Bit Sound + Thunder Clap + Salda Dago (Bilbo – Londres). Thunder Clap Sound System penintsulako Reggae eszenaren motorretako bat izan da 2008tik. Sound System kultura Bilbo, Madrid , Santander, Vigo eta Barcelonako areto nagusienetan sartzeaz … Continued

Aire akrobazia – hasiberriak

2016KO TAILERRAK URTARRILA-MAIATZA Aire akrobazia tailerrean izena emateko idatzi email bat CAMILA-ri: camila-_-orellana@hotmail.com. TAILERRAREN IZENA: Aire akrobazia tailerra hasiberrientzat TAILERISTAREN IZEN-ABIZENAK: Camila Isabel Orellana Cabezas EGUNA ETA ORDUA: Osteguna – 20:00-21:30. Urtarrilak 18ko astean hasiko da. TAILERRAREN DESKRIBAPENA: Hainbat tekniken erabiliz telaren bidez egindako mugimendu eta figurak ikastea, 5-10 metroko altura batean. HELBURUAK: Prestakuntza fisikoko … Continued

Afro-gineako dantza

2016KO TAILERRAK URTARRILA-MAIATZA Gineako dantza tailerrean izena emateko idatzi email bat PAOLA-ri, luna13pa@gmail.com edo deitu 675 44 73 90. TAILERISTAREN IZEN-ABIZENAK: Paola Cortés Luna EGUNA ETA ORDUA: Astelehena 18:30-20:00 edo Asteazkena 10:00-11:30. Urtarrilak 18ko astean hasiko da. TAILERRAREN DESKRIBAPENA Erritmoa, Mugimendua, Dantza. Afro-Gineako dantza gorputz adeierazpenerako eta nork bere burua ezagutzeko bitartekoa da. Honen bitartez … Continued

Tailerrak 2016 – urtarrila-maiatza

2016ari hasiera emango diete 9 tailerrek Guardetxean!! Adin guztiei zuzenduta daude eta 4 hilabeteko iraupena izango dute. 100€-ko kostua izango du lauhilabetak. Urtarrilak 18-ko astean abiatuko dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, gustatu zaizun tailerraren orrialdean pintxatu eta mezu bat bidali taileristari zehaztutako helbidera, zure izen abizenak eta zein tailerretan parte hartu nahi duzun … Continued

1813ko Donostiari buruzko istoriak

Urtarrilak 24 igandea – 18:00 – doan Txinto Sanchez donostiar kondalariak Donostian 1813. urtean gertatutako hainbat istoria kondatuko dizkigu, guardian dagoen soldadu baten esperientzia, alde zaharrera bere maitalearen bila doanarena, dambor jolearen komeriak, pelotoi aurreran dagoen frantzes soldadu baten bizipenak eta Donostiako merkatura datorren gizon zuhur baten istoria.

AUZOLAN

URTARRILAK 9 LARUNBATA – 9:00 Urteari hasiera emateko auzolana antolatu dugu Guardetxean. Guardetxean egon izan bazara noiz edo behin, egunerokoan Guardetxeko eremuan ibilitzen bazara edota proiektuan interesa badaukazu, animatu! Zure zai egongo gara 9:00tatik aurrera. Arropa zahar eta erosoa eraman.

Gabon zaharra 2015

URTARRILAK 1 – 01:00-07:00 – DOAN Pasa den urtean bezala, Guardetxeak elikagai guztiak batu ditu gabon zaharerako postre gozo bat prestatzeko. Plan ederra 2015. urteari agur esateko eta jaierako gogoak asetzeko. Estilo zabaleko artista musikal sorta, bisual ukitu bat eta performance izpi bat goizeko 01:00tik eguna argitu bitartean. Besteak beste, Aitona Julian eta Osaba Miguel … Continued