Asthanga Yoga tailerra

foto yoga para bandabat1enpdfTailerista: Priscila Blanco
Eguna eta ordua: Astelehena eta Asteazkena (Urriak 5tik 21ra) 10:00tik 11:30tara
Kurtsoaren ordu kopurua: 9 ordu
Prezioa: 45 euro hiru asteak edo 10 euro klasea
Tailerraren deskribapena:
Ashtanga estiloa, Yoga dinamiko bat da mugimendu eta arnasketen artean koordinazio eta armonia bilatzen duena. Tailer honetan, postura ezberdinak landuko dira, indarra, flexibilitatea, oreka eta konzentrazioa sustatuz. Klase bakoitzaren amaieran erlaxatze saio bat emango da gorputzak praktikaren etekinak gorde ditzan.
Helburuak:
1- Yoga ezagutara eman, ez praktika soila bezala, baizik eta gure izatearen hiru ardatzen oreka mantentzen laguntzen duen bizi estilo bat bezala: ardatz fisiko, mental eta espirituala.
2- Ashtanga yoga ezagutzea.
Materiala:
Nahiz eta esterilla batzu badauden Guardetxean, ondo legoke bakoitzak berea eramatea etxeik. Arropa erosoa, toalla eta ura eraman.
Taileristaren CVa:
Priscila, kirol heziketa ikasten ari da.
Aire dantzako erakasle da eta honako bi yoga moten monitorea: Ashtanga Vinyasa Yoga & Yoga Progresio egresada del IEY (Instituto Europeo de Yoga).
Bere bizitzan zehar, hainbat ikastaro jarraitu ditu: Dantza garaikidea, Dantza integratzailea, Kontakt dantza, Gorputz adierazpena, Aire dantza.

2 responses to “Asthanga Yoga tailerra

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *