Chiapas, erresistentzia indigena eta nazioarteko elkartasuna

Martxoak 13 igandea 18:00 – doan Chiapas, erresistentzia indigena eta nazioarteko elkartasuna. Kanpamentu zibilak. Hitzaldi irekia, Chiapas-eko borroka indigenari buruzko mahai-ingurua, Lumaltik Herriaj-ren eskutik. Euskal “brigadista” batek kontatuko digu bere esperientzia Chiapas-en, Indigenak kapilalismoaren kontra gauzatzen ari diren borroka eta nazioarteko elkartasunari buruz hitz egingo du.

1813ko Donostiari buruzko istoriak

Urtarrilak 24 igandea – 18:00 – doan Txinto Sanchez donostiar kondalariak Donostian 1813. urtean gertatutako hainbat istoria kondatuko dizkigu, guardian dagoen soldadu baten esperientzia, alde zaharrera bere maitalearen bila doanarena, dambor jolearen komeriak, pelotoi aurreran dagoen frantzes soldadu baten bizipenak eta Donostiako merkatura datorren gizon zuhur baten istoria.

Internazionalismoa ez da delitua

Abenduak 18 ostirala – 18:30 – doan Pueblos – Bakea eta Duintasuna eta ON:GIZ Elkarteek, Antxeta, Oiartzun eta TtanTtakun Irratien laguntzarekin, “Internazionalismoa ez da delitua” solasaldia antolatu dute Guardetxean, hilaren 18an, 18:30tan. Solasaldian Unai Vazquez (Askapena), Lidon Soriano (Komite Internazionalistak), Luismi Uharte (EHUko irakaslea) eta Silvia Piris (Elkartasuna Eraldatuz Plataforma) parte-hartuko dute, internazionalismoa eta herri-mugimenduek … Continued

TOPAK 2015

URGULLEKO KULTURARTEKO TOPAKETAK Ekainak 14 eta 20ean Triniko plazan, Bulean eta Guardetxean EKAINAK 14 IGANDEA 11.30tatik-16.00tara Triniko plazan. FESTA: MUNDUKO ARROZAK Arrozaren inguruan elkartzeko topaketa da, aniztasunaren simbolo bezela. Elkarte eta kolektibo ezberdinek arroz plater bat prestatuko dute, euren kulturen eran, ondoren jendeari banatzeko eta konkurtsoan parte hartzeko ere. Egurdi partean arroz plater hauek prezio sinboliko batean … Continued

“ZEHARKAKOAK” – Poesia jaialdia 2015

MAIATZAK 18-23: GUARDETXEKO IV. POESIA JAIALDIA Guardetxeko Poesia Jaialdia aurrera doa jaio zenetik poetika berberarekin: interdiziplina, nahasketa, mestizajea eta itxuraz desberdina den arteko topaketa amankomunean duten puntu berdin batean: Poesia. hark anaitzen gaituen sustraiari igortzen gaitu: Gizadia. Zentzu horretan Poesia funtsean bateratzailea da. Gizadi hau Poesia bezala kulturak, herriak garaiak eta Historiarekin zeharkakoa da, edozein … Continued

TTIP-i buruzko mahaingurua

Apirilak 17 – 19:00tan Mundu mailako TTIPen aurkako egunaren bezperan, eragile ezberdinekin mahaingurua burutuko da Guadetxean. Mahaingurua euskeraz izango da. Hizlariak: (erakunde bakoizeko ordezkari bat) – Congde-Pobreza Zero – E.Hko EMAKUME MUNDU MARTXAK – Ekologistak Martxan – Steilas (lan eskubideak/ekonomi eragina) – Fracking Ez (fracking) >>INFO GEHIO LINK HONTAN<<

Jakin badakizu zer egiten ote duen zure bankuak zure diruarekin?

Abenduak 19 ostirala – 19:30 – doan ZURE DIRUAREKIN Dokumental honek, estatu mailan baita nazioartekoan ere, aurrera ematen ari diren zenbait finantza alternatiboak erakutsi nahi ditu. Krisialdiak, bankuen jarduerak zalantzatan jarri ondoren, banku eta aurrezki kutxei buruzko eztabaida sortu du euren bezeroek utzitako dirua non eta zertarako erabiltzen duten hausnartzeko. Jakin badakigu nola erabiltzen den … Continued

TOPAK XII.

Urtero bezala badator TOPAK jaialdia, Urgull-eko Kulturarteko topaketen jaialdia, ekainak 13-tik 21-ra. Hamabigarren edizio honetarako aktibitate ugari egongo da: tailerrak, hitzaldiak, txalaparta, proiekzioak, antzerkia foroa, munduko arrozak, kontzertuak. Banda Bat elkartearen filosofiaren adierazle argia da Topak: topaketa, hausnarketa, denuntzia, elkarbanaketa eta batera eraikitzera bideratzen gaitu. Topak-ek ezberdintasunean, bizikidetzarako ezinbestekoak diren baloreak azpimarratu nahi ditu, hau … Continued

POESIA JAIALDIA #3

2014-ko MAIATZAK 6-10 – DOAN  Guardetxeko 3. Poesia Jaialdia 2014ko maiatzaren 6tik 10era irekitzen da. Banda Bat elkarteak antolatzen du eta poesiaren zeharkako kontzeptu zabal batetan hartzen du inspirazioa. Ez bakarrik idazketa esklusibo bezala, baita beste edozein arte-erregistro bezala ere: dantza, pintura, musika, argazkilaritza, performance-a, antzerkia, eta zergatik ez, pertsonen eguneroko bizitza ere bai. Ideia … Continued

“POZA” antzerkia

Maiatzak 10 larunbata – 20:30 Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea. Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan … Continued

Irakurketa poetikoak: Carlos Aurtenetxe, Emilio Varela, Soraya García

Maiatzak 6 asteartea – 20:00 Emilio Varela Froján  (Donostia-San Sebastián, 1965) Arkitektoa, margolari eta poeta. 1995. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean arkitektura titulazioa lortu zuen, (Donostiako fakultatean). 2002an “Las fuentes de arena”  (Bermingham Argt., 2003)   liburuarekin  I parragirre Saria  jaso zuen.  Artea  eta  poesiari buruzko artikuluak idatzi ditu  aldizkari eta prentsa espezializatuetan. Diskurtso estetikoarekin interesatua, artea, … Continued

Pablo Casares: liburuaren aurkezpena

Maiatzak 6 asteartea – 19:30 Pablo Casares“-en Estamos aquí para quedarnos” liburuaren aurkezpena (Edt. El Gallo de Oro) Pablo Casares Gurmendi 1972. urtean Donostian jaio zen. Salamankako Unibertsitatean Filosofia ikasketetan  lizentziatua eta Masterra Zientzia, teknologia eta Komunikazioan.  Gaur egun Gipuzkoako Fundazio  Ozeanografikoan lan egiten du. “Plaquettes” batzuren autorea da eta honako liburuena ere bai: “Fingiré … Continued

TOMAS YERRO: Los hÈroes poÈticos de la Ciencia

HITZALDIA Maiatzak 9 ostirala, 19:00tan TOMÁS YERRO VILLANUEVA Lerinen (Nafarroa) jaio zen 1950. urtean. Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Ágora Universitaria-n irakaslea. Iruñako “Plaza da la Cruz” institutuan, Hispaniar hizkuntza eta literatura Batxilergo katedratiko jubilatua. Artikulu-idazlea “Diario de Navarra” eta “Cuadernos de Pedagogía” aldizkarietan.   Irakasle ohia Nafarroako Unibertsitatean,  Universidad Nacional de Educación a Distancia eta Francisco … Continued

Erakusketa + Kontzertua

Apirilak 26 larunbata – 21:30 – doan Ekitaldia longboard tabla batzuen erakusketarekin hasiko da ekintzaile iniziatiba bati esker: “Álvaro G-k autore tablak sortzen ditu diseinua, moda eta egurra uztartzen dituzten eskulagintza prozesuen bidez. Bere lanaren emaitza, tabla autentikoen bilduma da, linbo bat eskola zaharra eta berriaren artean.” Ondoren estilo musikal ezberdineko bi kontzertu egongo dira. … Continued

Algaraklown kolektiboaren hitzaldia

Algaraklown: Ospitaleko pailazoak Gaia: Algaraklown-en helburuen eta egitasmoen aurkezpena ALGARAKLOWN laguntza sanitarioa eskaintzen duen proiektu berria da, mina eta gaixotasuna dagoen lekuetan alaitasuna eta ilusioa banatzeko prest dauden pailazo terapeutikoez osatua. Boluntarioki lan egiten dugu gure denbora fantasiaren eta sorpresaren munduari ateak ireki nahi dizkioten nagusi zein txikiekin igaroz. Hizlaria: Saioa Aizpurua Hizkuntza: Euskaraz eta … Continued

Ekaina Guardetxean

03  UDAKO TAILERREN HASIERA UDAKO TAILERRAK: Yoga – Zumba – Tailer Koreografikoa – Akrobazia telan + Zapalduon Antzerkiaren tailerra (uztaila-abuztua). Izen emateak: asobandabat(at)hotmail.com INFO GEHIAGO 3-23  TOPAK XI. URGULL-EKO KULTURARTEKO TOPAKETAK http://guardetxeabandabat.org/topak-xi/ ERAKUSKETA: “Mozambique, lurraren taupada” – Andoi Lubaki & MunduBat. INFO GEHIAGO OSTEGUNA 6 – 19:30 – Hitzaldia: Giza Eskubideen Begiratze Auzo Brigadak. INFO GEHIAGO … Continued

Gabon Marikon

Ekainak 28 – LGTBI orgulloaren nazioarteko eguna 20:30 – HITZALDIA: Bigarren mailako eskubideak? Lucas Mejía Rivas-en eskutik, Amnistía Internacional (AI). Gaia: “Lesbiana, gay, bisexual eta pertsona transgeneroen eskubideak gaur egun munduan zehar”. Amnistía Internacional-en “El Robo” anuntzioaren proiekzioa. LGTBI-aren komunitatearen nondik norakoa munduan zehar eta Espainian zehar. Amnistía Internacional Donostia-k eramaten dituen LGTBI kasuak. Lucas … Continued

HITZALDIA: Giza Eskubideen Begiratze Auzo Brigadak

EKAINAK 6 OSTEGUNA – 19:30 Hizlariak: Madrilgo auzo brigadetako kideak Zer dira Giza Eskubideen Begiratze Auzo Brigadak? Sarekada sistematiko eta arrazista hauen aurrean, auzokideok egonezin hau bizilagunekin partekatuz jokatu nahi izan dugu, kale eta auzoen eraikuntza kolektibo eta parte-hartzailea erreibindikatuz, eta indar muga hauek salatuz, giza eskubideen etika unibertsalean uste osoko sinesmenetik, gizaki guztien arteko … Continued