DJEMBERING 2016: SENEGAL-DONOSTIA Festa Solidarioa

IRAILAK 10 LARUNBATA, 2016 Urtero bezala, aurten ere Guardetxean elkartasun jardunaldi bat egingo dugu, Senegal hegoaldeko Djembering herriko maternitatea laguntzeko. Jone, Kris eta Merce hiru neska gipuzkoarrek urtero egiten dute Casamancera bidaia beren opor garaian, bertako maternitatean lan egiteko. Horrez gain, bertako jendearentzat materiala eramaten dute: medikuntza materiala, eskola materiala eta dirua azpi-egiturak konpontzeko. Hori … Continued

AUZOLAN

URTARRILAK 9 LARUNBATA – 9:00 Urteari hasiera emateko auzolana antolatu dugu Guardetxean. Guardetxean egon izan bazara noiz edo behin, egunerokoan Guardetxeko eremuan ibilitzen bazara edota proiektuan interesa badaukazu, animatu! Zure zai egongo gara 9:00tatik aurrera. Arropa zahar eta erosoa eraman.

Esas, ellas, nosotras

Abenduak 15 asteartea – 18:00 Dokumentala-hitzaldia-artisautza salmenta SETEM Hego Haizea-ren eskutik. “Rompiendo la heteronormatividad en comunidades indígenas o urbanas” dokumentalaren aurkezpena. Film hau Txiapaseko emakume lesbianoek egindako memoria historikozko lana da, eta kolektibo honek 1985tik izan dituen borrokak eta erresistentziak jorratzen ditu. Ondoren eztabaidarako txanda izango da, Yolanda Castro eta Marla Gutiérrezekin, zeinek Txiapaseko Setemen … Continued

GURE KABUZ ALA HIL dokumentala

Azaroak 27 ostirala – 19:00 – doan GURE KABUZ ALA HIL dokumentalaren estreinaldi unibertsala eta ondoren kontzertua, Topatu.eus gazte proiektu komunikatiboaren eskutik. Euskal Herriko alternatiba sozioekonomiko eta autogestionatu ugari bildu ditugu, trantsizio poskapitalistak pentsatzeko eta praktikan jartzeko helbururarekin. Dokumentaleko egileak eta partehartzaileak egongo gara eta elkarrekin ospatuko dugu ondoren etorri nahi duen ororekin. Dokumentalaren estreinaldia … Continued

Cante flamenkoaren lehiaketa: AFTER PARTY

Azaroak 14 larunbata 23:00 – sarrera doan Camelamos Adiquerar elkarteak, Cante Flamenkoaren XV. lehiaketa aurkezten du. Lehiaketa ondoren, jaia Guardetxera igoko da 23:00tatik aurrera. Ez galdu aukera zure gaua eszena flamenkoko izen haundiekin elkarbanatzeko. Estae baterako, Esperanza Fernandez, Sevillako kantaora-rekin edota Manuela Carreta, Italiako bailaora. Esperanza Fernández, zalantzarik gabe, flamenkoaren eszena garaikidearen ahots garrantzitsuenetako bat … Continued

Informazio billera: TTIP, TISA, CETA

Urriak 20 asteartea – 17:30 TTIPak, TISA eta CETA itunek… gure bizitzengan zer nolako eragina duten jakin nahiko zenuke? Prest egongo zinatekete zure lan baldintzetan, osasunean, emakumeen egoera, naturan, hazietan edota Gipuzkoan nola eragingo duen eta zer egin dezakegun jakitea? Bihar, hilak 20, asteartea,   17:30etan Donostiako Aldea Zaharrean dagoen Guardetxean elkartuko gara. Zertarako? Merkataritza, zerbitzu … Continued

Paraguay jardunaldia

Urriak 31 larunbata – 20:00 – 15€ Jaialdi folkloriko eta gastronomikoa ondoko aktibitateekin: “Los auténticos hijos de Paraguay” bikotea Sergio Sanabriaren arpa eta Oscar Sanabriaren akordeoia Catalina Zubizarretaren ahotsarekin Takuati Arete laburmetraiaren proiekzioa Afari herrikoia Urtero lez, Paraguayko senideek jardunaldi folkloriko eta gastronomikoa osatu dute. Ekimenaren bidez, Paraguayko kolektibitatearen integrazio eta topaketa sustatu nahi da … Continued

Igandeko Bazkaria

Igandeko Bazkaria: plater baten berotasuna elkarbanatu. “Igandeko bazkaria” ekimenak harreman eta elikadurarako espazio bat eskaini nahi du etxerik gabeko pertsonentzat hilean behin. Izan ere, etxerik ez duten pertsonak krisiaren protagonistak dira, gizarte bazterketa mailarik baxuenean baitaude. Donostian, astelehenetik ostiralera, bi erakunde pribatuk eskaintzen dituzte gosari eta bazkariak, asteburutan ogitartekoak jasotzeko aukera baino ez dagoen bitartean. “Igandeko … Continued

Nokodek 2015

URRIAK 23-24 / 20.00tatik 3.00tara / 8EURO egun bat – 12EURO bi egunak.  Nokodek bideosormen mostra bat da. Nokodek bideoaren bidez expresio modu desberdinak ezagutzeko modu bat da. Bideoa, arte eszenikoak, musika eta performance-aren arteko topaleku esperimentala da. Nokodek festaldiko seigarren edizioa da! Aurtengoa edizio oso eszenikoa da, industriala, zinematografikoa, gerrilleroa eta batere konformista. Aurten ere intrenazionalagoa ere, La Maison … Continued

Auzolana Guardetxean

UZTAILAK 25 LARUNBATA – 9:00 – Konpondu dezagun sabaia! Negu honetan, euriak kalteak eragin ditu eraikinean, batez ere sabaian. Hala eta guztiz ere, Guardetxea bere aktibitateekin aurrera doa udan zehar. Hortaz, Guardetxeak zure laguntza behar du, parte hartu AUZOLANEAN, konpondu dezagun sabaia! Guardetxean egon izan bazara noiz edo behin, egunerokoan Guardetxeko eremuan ibilitzen bazara edota … Continued

TOPAK 2015

URGULLEKO KULTURARTEKO TOPAKETAK Ekainak 14 eta 20ean Triniko plazan, Bulean eta Guardetxean EKAINAK 14 IGANDEA 11.30tatik-16.00tara Triniko plazan. FESTA: MUNDUKO ARROZAK Arrozaren inguruan elkartzeko topaketa da, aniztasunaren simbolo bezela. Elkarte eta kolektibo ezberdinek arroz plater bat prestatuko dute, euren kulturen eran, ondoren jendeari banatzeko eta konkurtsoan parte hartzeko ere. Egurdi partean arroz plater hauek prezio sinboliko batean … Continued

Poesia jaialdia 2015 – larunbata arratsaldea

MAIATZAK 23 LARUNBATA – ARRATSALDEA 20:00 – “20 años después, o casi”. Karmelo Iribarren eta Harkaitz Canoren irakurketa. 1997an, Karmelo Iribarren eta Harkaitz Canok beren poemak irakurri zituzten Guardetxen. Hori erakuzten duen bideoa proiektatu ondoren, Festival de Poesía Guardetxe Poesia Jaialdiak berriz ere elkartzen ditu bi poeta haundi hauek “20 años después, o casi” topaketa … Continued

Poesia jaialdia 2015 – larunbata goiza

MAIATZAK 23 LARUNBATA – GOIZA 10:00 – Poesia tailerra umeentzako:   Orixe eskolarekin bat, ekintza ezberdinak eskaintzea nahi dugu, Poesia Festibalaren bitartez. Jolasaren bidez, poesia umeei irakastea dugu helburu. Zentzuen, hitzen eta margoen bitartez, expresio kanporatzaile gisa erabiliko dugu joku dibertigarri batzuen laguntzaz. Hona hemen ekintzarako informazio baliagarria: -7 eta 11 urte bitarteko umeentzako zabalik … Continued

Poesia jaialdia 2015 – asteazkena

MAIATZAK 20 ASTEAZKENA 19:30. Bideopoesia. “DISONANTE” & “PHOTOmacoGRAPHO”. Juanjo Aranguren. DISONANTE – Laburmetraia Iraupena: 6 m. 33 s. Laburpena: harrigarria, desegokia edo arraroa. PHOTOmacoGRAPHO – Laburmetraia Iraupena: 10 m. 10 s. Alex Mendizabal musikagileak jarritako soinua. Argazkilaria: argiarekin  margotu, marraztu eta idazten duena. Fotomakoa: argiarekin borroka egiten duena. 20:00. MUERTE SÚBITA. BasilyVersura. Azken unea desiratu … Continued

Kultur-Arte 2015: Udako Haurrentzako Tailerrak

 Kultur-Arteren hirugarren urtea dator!!! Zirkua, antzerkia eta dantza, pintura, jolas, txango… eta hainbat jarduerararekin batera. 6-12 urte arteko haurrentzat, goizez 9:00-13:30. Ondo pasatzea eta ingurumen zein kideekin armonian eta begirunean oinarritutako bizikidetza da gure helburua. Artearen bidez, adierazi, erlazionatu, sortu, asmatu, ezagutu, irudikatu eta ikasi egiten dugu. Kultur-Arte hazten ari da eta aurtengoan sorpresa ugari … Continued

TTIP-i buruzko mahaingurua

Apirilak 17 – 19:00tan Mundu mailako TTIPen aurkako egunaren bezperan, eragile ezberdinekin mahaingurua burutuko da Guadetxean. Mahaingurua euskeraz izango da. Hizlariak: (erakunde bakoizeko ordezkari bat) – Congde-Pobreza Zero – E.Hko EMAKUME MUNDU MARTXAK – Ekologistak Martxan – Steilas (lan eskubideak/ekonomi eragina) – Fracking Ez (fracking) >>INFO GEHIO LINK HONTAN<<

GUARDETX’EKO 2015

GUARDETX’EKO 2015 Apirilak 25 larunbata 11:00-21:00 Sarrera doan Apirilari amaiera emango diogu era ezin hobean, Guardetx’EKO jaialdiaren bigarren edizioa ospatuz, gure kontsumitzeko moduak birpentsatzeko aukera, deshazkundea eta transformazioa oinarritzat hartuz. Gaia: Kontsumo ohitura jasangarrien bila Guardetx’EKO jaialdiak eztabaida eta gogoeta eragin nahi ditu kontsumo arduratsua eta eskuratzen ditugun materialei buruz. Sortzen ditugun hondakinen bizi-zikloari buruz … Continued

Gaiztakeriarekin nola bukatu? – FESTA

MARTXOAK 28 – 22:00-03:00 – doan FILASTINE + SONIDERO MANDRIL + VJ Roar Brrr!: http://comoacabarconelmal.net/h-eu/ Gaizkiarekin amaitzeko paregabeko DJ-ekin dantza egingo dugu: FILASTINE – Dj Set Transnational bass (USA) Filastine-k soinu baxu eta garratzez osatutako musika sortzen du eta honekin batera ibiltzen da nazioartean. Gutxitan agertzen da DJ moduan, baina honetan “Gaizki-arekin akabatzeko” jairik hoberena … Continued

Gerrilla Komunikazioa

Izena eman ezazu aldez aurretik helbide honetan, zein tailerretan parte hartu nahi duzun eta zure izen-abizenak zehaztuz: tailerrak@donostiakopiratak.eus. GERRILLA KOMUNIKAZIOA EGUNA: APIRILAK 11 LEKUA: GUARDETXEA ORDUTEGIA: 11:00-13:30 IZEN-EMATEA: tailerrak@donostiakopiratak.eus TAILERRAREN HELBURUA: Komunikazioaren garrantzia azpimarratu eta teknika anitzei errepasoa egitea. TAILERRAREN DESKRIBAPENA: Komunikazioak bere biziko garrantzia dauka komunitateek beren burua eta besteak ikusteko orduan. Komunikazioa ezinbestekoa … Continued

Xirika Pila

Urtarrilak 4 igandea, 16.30-etatik aurrera, doan Esperientzien, esperimentuen, entretenimenduen eta familien ekimena Hitzordua etxean da, Guardetxean, urtarrilaren 4an, umeentzako ordutegian. Musika, sukaldaritza eta arkitektura uztartu nahi ditugu, helburu bakarrarekin: umeak eta helduak elkartzea eta zirikatzea. Doakoa izango da, eta nahi dugu gurera etor zaitezten! PROGRAMA: Eszenatokia(k) eraikitzeko tailerra, gerora erabiltzeko Maushaus Arquitectura-ren eskutik Umeentzako Dj/Vj R˙kula-ren eskutik Litxarreria … Continued