Antzerkia: “La lió Liolá”

Ekainak 22 asteazkena – 19:30 – sarrera doan (Luigi Pirandelloren “Liolá” lanaren moldaketa askea) Laburpena: XX. mende hasieran Siziliako landazabalean lasai eta aspertuta igarotzen dute uda, ehotze errepikakorraz gogaiturik. Bizitza hantzaz lasai hori ordea udako desira sutsuek, ugalkortasun burrunbek eta almendra fabrikako giro sargoriak antzaldatzen dutela. Nahi duenak ezin eta ezin duenak berdin egin behar, … Continued

Poesia Jaialdia 2016

Maiatzak 18-22 – doan Guardetxeko V. Poesia Jaialdia maiatzaren 18a eta 22a bitartean ospatuko da “ARGILUNAK” izenburuarekin. V. Poesia Jaialdia aurrera doa jaio zenetik poetika berberarekin: interdiziplina, nahasketa, mestizajea eta itxuraz desberdina den arteko topaketa amankomunean duten puntu berdin batean: Poesia. Hark anaitzen gaituen sustraiari igortzen gaitu: Gizadia. Zentzu horretan Poesia funtsean bateratzailea da. Gizadi … Continued

Antzerkia: Zirriborro

Apirilak 17 igandea – 18:00 – 5€ helduentzako eta 3€ umeentzako “BADUT taldea” “Badut taldea” 2011an eratu zen Txefo Rodrigez eta Anduriña Zurutuza-en eskutik. Klown munduan formatu gara azken hamabi urteotan. Maisu handiekin formatu gara, hauen artean, Virginia Imaz, Antón Valen, Pep vila, Pablo Ibarluzea, Martzelo Katz, Lila Monti, Gorka Ganso…). PROIEKTUA liburu literario bat … Continued

Historia musikalak

Martxoak 20 igandea – 19:00 – 5€ HELDUENTZAKO ISTORIOAK Izenburua: “Historias musicales” Iraupena: Ordu bat. Hizkuntza: Gazteleraz. SIPNOSIA Bidaituko dugu gaur egungo eta lehen garaiko istorioetan bai euskal mitologiari buruz, genero-indarkeria eta berdintasuneskubideak. Humorea eta musika ez da faltatuko. BADUT taldea “Badut taldea” 2011an eratu zen Txefo Rodrigez eta Anduriña Zurutuzaren eskutik. Taldea klown munduan … Continued

Ipuiak jo eta musikak kontatu

Martxoak 20 igandea – 17:00 – 5€ Izenburua: “Ipuiak jo eta musikak kontatu” Adina: 4urtetik 10 urtetara. Iraupena: 50 minutu. Hizkuntza: Euskeraz. SINOPSIA Baziren behin elefantea, sagua, ardia, sorgina, puzkerra, erlea, amonamantangorria,kometa… eta denek dantza egin nahi zuten. Haizearen txorien eta baxu elektrikoaren laguntzarekin festa giroan hamaika ipuin asmatu zituzten. Entzun nahi? BADUT taldea Txefo … Continued

Emakumeen Etxeko 6. urteurrenaren festa

Martxoak 12 larunbata – 20:00 – doan Emakumeen Etxea Elkarteak Donostiako Emakumeen Etxeko seigarren urteurrenaren festa antolatuko du. Ibilbidea eta egiten ari garen lana ospatzeko Guardetxean elkartuko gara 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da eta emakume guztioi zuzendua da. 20:00etan Ongi etorri-emanaldia Gregoreta pailazoarekin. 20:15 Emakumeen Etxeko Mugimendu tailerraren performance. 20:30 Manos que ríen gorren … Continued

Klown Antzerkia: LOOKING FOR DUENDE

Antzerkia, musika eta klown / 70 min / Gazteleraz / 8 urte aurrerako publikoarentzat OTSAILAK 28 IGANDEA 19.30tan Sarrera: 7 € Duendea ez da ahalmen kontua, berezko estilo bizia baizik, odolekoa, hau da, oso ahintzineko kultura batena, bapateko sormenekoa. Federico García Lorca Vicente Alonso de Miguel, musikaria, zirkoko artista eta eszenatokiko gizona, bizi osoa darama … Continued

Periquillo, bere gauzetako bat

Haurrentzako antzerkia Klown, kabareta / 50 min / Hitzik gabe (gaztelera zerbait) / Haur eta gurasoentzat OTSAILAK 28 IGANDEA 17.00tan Sarrera: 5 € Gizon-andereak, mutiko ta neskatilak, zuek guztiorekin… Periquillo! Umore eta inozentziaz beteriko ikuskizun bat gozatzeko lekua da. Bertan zirko eta musika numeroak topatuko ditugu, zailtasun guztietatik salbu ateratzeko ahaleginetan ibiliko den pailazoarekin. Ikuskizunaz goza … Continued

Zine-kontzertu-teatroa: ZUEK (Rouge Elea konpainia)

ZUEK – Rouge Elea konpainia zine-kontzertu-teatroa 35 min. Otsailak 21 igandea – Bi emanaldi: 17:30 eta 19:30 (45 ikusle gehienez emanaldi bakoitzean) Sarrera: 5€ Gure arbasoek merezi duten omenaldia, gure gurasoei gorazarre… familia memorian egindako zoom- a. Feriante karpa baten sarreran zera dion afixa ikusi duzu: “Cinema of memories”. Zinema itinerante batetan sartuko zara orduan. … Continued

1813ko Donostiari buruzko istoriak

Urtarrilak 24 igandea – 18:00 – doan Txinto Sanchez donostiar kondalariak Donostian 1813. urtean gertatutako hainbat istoria kondatuko dizkigu, guardian dagoen soldadu baten esperientzia, alde zaharrera bere maitalearen bila doanarena, dambor jolearen komeriak, pelotoi aurreran dagoen frantzes soldadu baten bizipenak eta Donostiako merkatura datorren gizon zuhur baten istoria.

Feministaldia 2015

Abenduak 19 larunbata – 22:00-03:00h – sarrera doan Diskurtso feminista ezarritako hegemonien aurkako borrokak ezaugarritzen du. Estatus quo-a egungo botere harremanak sortzen dituzten eta natural eta normalak balira bezala azaleratzen diren indarkeria amaigabeetan oinarritzen da. Azken finean, feminismoaren zereginetako bat indarkeria horiek desnaturalizatu eta botere harreman horiek irauliko dituzten marko teoriko eta praktikak sortzea izan … Continued

Gabonak zuretzat Kultur-arte-rekin

2015ko Abenduak 21tik 24ra – doan Zirkua, antzerkia eta dantza, pintura, jolas, txango… eta hainbat jarduerararekin batera. 6-12 urte arteko haurrentzat. Ondo pasatzea eta ingurumen zein kideekin armonian eta begirunean oinarritutako bizikidetza da gure helburua. Artearen bidez, adierazi, erlazionatu, sortu, asmatu, ezagutu, irudikatu eta ikasi egiten dugu. Izen emateak eta informazio guztia: www.kulturarte.org

BAKARRIZKÓLOGOS

Abenduak 11 ostirala – 20:00h – sarrera doan Monologoak: Andoaingo zine eskolako ikuskizun ekoizpenerako hiru ikasle gara, monologoetan eta ikuskizunetan zaletuak. Ekimen honekin, ikuskizunen mundua gaztetxoei gerturatu nahi diegu baita euskara sustatu ere. Bestalde, inprobisaziorako generoa eszenatoki umilago eta familiarrago batera eraman nahi dugu, zeinetan publikoa eta aktualitateko gaiak benetazko protagonistak diren. “Bakarrizkologoak” irabazi asmorik … Continued

“La Torpestad” – teatro

Azaroak 22 igandea – 19:00 “La Torpestad” antzerkia (Guardetxeko Klown Tailerra) Prezioa: Takilla alderantzizkatua (ordaindu nahi duzuna irteterakoan) 2013ko irailean arruntak ematen zuten pertsonak klown irakasle ero batekin topo egin zuten. Inork ez zuen esango aurrera egingo zutenik, hala ere, barre eta kañak artean bi urte diraute lanian Guardetxeko klown tailerraren pailazoak. Lehenengo urtian antzerki … Continued

“Babuchas” antzerkia (Baraka Taldea)

Azaroak 29 igandea – 18:00 – doan SINOPSIA Behin bazen Abu Mezian izeneko merkatari bat. Diruz josita zegoen, ala ere behin ere ez zituen bere arropak eta babutxak aldatzen. Beraz, hain xurra eta zekena zen, dirham bat ez gastatzearren, arropa beti josita eta zuloz beteta eramaten zuela eta bere babutxak berak konpontzen zituen iltzak eta … Continued

Koñots ulia – antzerkia

Urriak 30 ostirala – 20:00 – 7€ Iparraldean aurkeztu eta (Izpura, Gabadi, Urdiñarbe), Donostian emanen dugu Koñots ulia. Antzerki talde gazteak bigarren lana du hau. Obrak, Uxue Alberdiren Euli-giro narrazio-bildumaren, “Dena ez dago gure esku” ipuina du oinarri. Miren eta Koxek osatzen duten bikotea baserrira heldu da, hainbat proiekturekin gogoan. Baina poliki poliki, uliek etxea … Continued

Zapalduon Antzerki topaketak

URRIAK 1-4 Zapalduon Antzerkia, gero eta ezagunagoa dugu, artearen bitartez aktibismoa bultzatu nahi dugun horien artean. Guardetxean duela urte batzuk hasi genuen tresna honen multiplikazioarekiko ilusioa pizten eta honakoan GIZATek, Gipuzkoako Zapalduon Antzerki Taldeak, antolatutako topaketak aurrera eramateko bultzada eman nahi izan dugu. Zapalduon Antzerkiarekin harremana izan duten, inguruan ditugun, eragile guztiak ezagutu eta beraiekin … Continued

MIKROANTZERKI JARDUNALDIA

Irailak 20 Igandea – 18:30 – 5€/6€ 
LA ALDEA DEL ARTE taldeak arte eszenikoekin zerikusia daukaten proiektuen sormenean eta ekoizpenean dihardu. Mikro-antzerkia antzerki fenomeno bilakatu da munduko hainbat hiritan. 15 minutu baino gutxiagoko ikuskizunak dira eszenografia minimo bat daukatena eta esperientzia aktoreetatik oso gertu bizitzeko aukera ematen dutena. AURRESALMENTA entradium.com/es/entradas/microteatro-Donostia TAKILLA 6,00 € el mismo … Continued

TULIPAS – LOLIPOP – BELTXARAN BELTZA

Uztailak 18 larunbata 21:00tan Guardetxean Sarrera: 6€ “TULIPAS” / 50 min / Gazteleraz / Konpainia: Decopivolta Teatre / Antzezleak: Mar Marcos y Laia Sales / Dirección: Jimena Cavalletti / Donosti – Valencia. Zer gertatzen da bi lagun histrionikoak gidatzen dutenian auzotarren bilera? Zer irakatsi behar digute snob artista eta alargun berri geratu den maruja bat? Eta benetan inportia dena, magdalenak egongo dira denentzat? Etxerako moduko lotsagabeko … Continued