COTTON CLUB FESTA – Jazzaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 30 larunbata, 22:00, 6€/7€

GUARDETXE_30_ABRIL_2016_

Apirilaren 30ean hitzordu bat duzu Guardetxe-n Jazzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta 30eko hamarkada gogora ekartzeko zuzeneko musika eta dantza ikuskizun batekin.

– Swing kontzertua kontuan izango dugu Reunion Big Band-aren eskuz.

– Lindy Hop-eko dantzarien parte-hartzeaz gain.

– Eta ikuskizunaren ondoren, gaua swing saio batekin jarraitzen du DJ Mr Patxi “Crazy Legs”-en eskuz.

Aforo mugatua. Aurresalmenta Giroki Tabernan (Parte Zaharra) eta Zarika Tabernan (Antiguo) 6€-gatik edo Guardetxe-n zuzenki egun berean 7€-gatik.

Reunion Big Band-a Europako toki desberdinetatik etorritako 20 musikari gaztek osatutako formazio handi bat da. Bere partaide guztiak Euskadiko Goi Mailako Kontserbatorioko (Musikene) ikasle edo ikasle ohiak dira. 2011ean sortu zen eta orduz geroztik honako toki hauetan eskeini ditu kontzertuak: Heineken Jazzaldia (Donostia), Hacería Jazz Club (Bilbao), Altxerri Jazz Club (Donostia), Doka Kafe Antzokia (Donostia), Musikaste (Errenteria) eta Oialume (Astigarraga).

Gaur egun Donostiako Doka Kafe Antzokian kontzertua eskeintzen du hilabetero eta Donostiako lindy hop dantzariekin harremanetan dabil swing gauak antolatuz Big Band-aren musika zuzenean dutelarik. Urte hauetan taldearen errepertorioa aldakorra izan da, momentua eta tokiaren arabera hau moldatuz: swing musika tradizionalenetik gaur egungo jazz-aren azken tendentzietara, musika latinoa edo funk-a ahaztu gabe. Taldearen errepertorioaren gehiengoa taldekide, taldekide ohi, Musikeneko irakasle eta ikasle ohiek konposaturiko eta moldatutako abesti originalak dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *