Ecstatic Dance

ecstatic_dance_guardetxea_promo_2016_urria

Urriak 8 larunbata – 17:30tatik 20:30tara.

Ecstatic dance

Dj batek bideratutako dantza libre saioa da. Musikaren eraginpean, bakoitzak bere barne-kanpo bidaia egiteko gonbitea luzatzen da, hitzik eta sustantziarik gabe, gurekin eta ingurukoekin benetako komunikazioa edukiz, errespetuz behar duguna adieraziz.
Hasierako beroketak gure gorputz eta emozioan sartzen lagunduko digu, bukaerako zirkuluak gure ekarpenetik eta bestenetik ikasteko aukera. Nahi duzun erara musika mimatuarekin konszienteki dantza egiteko gune bat amesten bazenuen, hauxe da!
Oskar Dj: Dantzalekuetan eta herrietako festetan dj modura 4 urtez ibili ondoren, dantza konszientea ezagutu eta maitemindu zen. (Dantza integrala, kontakt inprobisazioa, 5 erritmoak…). Dantzaren bidez aisialdi osasuntsua bultzatzen eta experimentatzen dabil azken urteetan. Besteen artean, Iruñeako ecstatic dancearen sustatzaile eta dj-a da ere.

http://www.ecstaticdance.com/

https://soundcloud.com/oskar-estanga-ezkurdia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *