Card image

Sardiñerria

ago 16 22:00 03:00
GRATISConcierto

15. urteurrena ospatzeko asmoz eta gogoz gabiltza! Sardiñerok ere gure kuttuna bihurtu den Sardiñerria festari ekarpen berezi bat egiteko asmoz gabiltza eta SARDIÑERRIA GALA ospatu nahi dugu.

Familia haundi bat osatzen dugula sentitu dugu urtez urte, eta gure familian badugula zer eskaini, zer elkarbanatu eta elkar-jaso-emate horretaz gozatu!

Arte-adierazpide ezberdinetako artistaz osatu nahi dugu aurtengo gala berezia (antzerki, arte plastiko, ipuin kontalari, klowna, performancea, musika… edo bakoitzak barruan duena bideratu eta askatzeko baliatzen duen edozein espresio atsegin dugu).

Hau guztia posible egin ahal izateko, zu eta zure inguruko lagunen ekarpena ezinbestekoa dugu. Lotsak eta zalantzak alde batera utzi nahi ditugu eta elkarrekin oholtzara salto egin.

Baina, hori bai, normalean aukera ez dugun edota ausartzen ez garen emakume* eta euskarazko emanaldiei oholtza eskeintzea adostu dugu eta 10 minutuko tartea izatea emanaldi bakoitzak. Hau dana josiko duen haria gure esku, eta galako maestre berezia ere izango dugu, noski!

Amaitzeko dantza eta dantza askatuko ditugu tentsio eta emozioak, lagun artean, djen saioen laguntzaz

Abuztuaren 16an, asteazkena, Guardetxean izango da ospakizuna, iluntzeko 20etan hasita. Badugu zer esana, zer ospatua eta zer gozatua elkarrekin.

Bakarrik ezin, lagunekin bai!

2 responses to “Sardiñerria

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *