CREATIVE COMMONSEN ZINEMALDIA – SOZIOPOLITIKA SAILA

cineCCdonostia – Donostiako Creative Commons Jaialdiaren urte osoko programazioaren barnean, Zine Soziopolitikoari buruzko saila antolatu du. Urte honetan, bostagerrean ia, parte hartzaile moduan antolatuta izan da.

Sesio honetan “Ekonomia Sozial Eraldatzailean” sakontzen saiatuko gara “Gure Kabuz ala Hil” dokumentala ikusi ondoren:

“Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.

Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak.

Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa.”

Dokumentala ikusi ostean, hizketaldi bat dinamizatuko dugu, non dokumentalaren egileak, parte hartzaileetako batzuk eta Donostialdeko arlo eta maila ezberdinetan lan egiten duzuen kolektiboetako zenbait gonbidatuk hartuko duten parte, publikoarekin batera.

“Gure Kabuz ala hil”
(EH, 2015) [75 min]
Producción: Iraitz S. Zezeaga.
Montaje: Eneritz A. Alustiza.
Cámaras: Eneritz A. Alustiza, Iraitz S. Zezeaga, Oier B. Lazkano.
Idioma original: Euskera. Con subtítulos en castellano.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *