Card image

Gorputzon autogestiorako jardunaldiak

aza 3 00:00 23:59
DOAN
Kaixo, lagun transfeministok!!
 
Osasuna, sexualitatea, harreman sexu-afektibo eta desiren inguruko jardunaldiak antolatzen ari gara azaroak 3 eta 4rako“Gorputzon autogestiorako jardunaldiak”, hain zuzen. Teoria eta praktika nahastuko ditugu, gorputzotatik, gorputzotan, gorputzon gainean, eta gorputz gisa lan eginez!
 
Sistema honek (kapitalista, arrazista, kapazitista, eta heteropatriarkalak) zapaldu eta desjabetu egiten gaitu; hain zuzen, garen horretaz (gorputzaz) desjabetu eta garen horretatik (gorputzetik) bereizi nahi gaitu. Horren aurrean, (g)une hau ireki nahi dugu, kolektiboki hausnartu eta ikasteko elkar gaitezen, eta lurralde diren gorputzon burujabe bihur gaitezen, norberak bere burua elkarrekin ezagutuz eta baliabide kolektiboak sortuz.
 
Elkartzeko gonbidapen hau gutasun zehatz eta hautatu batetik helarazten dizuegu: trans, bollera eta emakumeok elkar gaitezen proposatzen dugu, hain zuzen, gure desirak, sexualitateak, harreman sexo-afektiboak eta horiekin lotuta dauden osasun prozesuen inguruan hitz egin eta ikas dezagun.
 
Email honen bidez, jardunaldi hauen berri eman nahi dizuegu, zuen agendetan egun horiek gorde ditzazuen. Halaber, laguntza pixka bat eskatzeko ere idazten dizuegu. Izan ere, gai horiek lantzeko tailerrak egiteaz gain, materialak partekatzeko gune bat sortu nahiko dugu, eta espazioa (Guardetxea, Donostian) girotzeko erakusketak jarri nahi ditugu. Horregatik:
   
  • Osasuna, sexualitatea, harreman sexu-afektiboak eta desiren inguruko materiala (transfeminista) duten pertsona, distri eta kolektiboei bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi diegu. Joateko asmorik baduzue, email honetara komunikatzea eskertuko genuke. Bestalde, horrelako distri edo kolektiboren bat ezagutzen baduzu, beraien kontaktua pasatzea eskertuko genizuke, edota beraiei     email hau berbidaltzea.
 
  • Espazioa girotu eta goxotzeko, gai horiek lantzen dituzten erakusketekin atondu nahi dugu    Lagunduiguzu, mesedez, horrelakoak topatzen: email hau zabalduz, eta/edota horrelakorik egiten dutenen kontaktua guri helaraziz.
 
Oraingoz, hori besterik ez. Baina laster jardunaldien inguruko informazio gehiago zabalduko dugu!
Bertan elkar ezagutzeko grinaz,
Besarkada aske, transfeminista eta bero bat!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *