Irakurriz // Cia. Shakti Olaizola

Zirko-antzerkia

Konpainia

Shakti Olaizola 1987ko irailan jaio zen, Gipuzkoan. Arte Ederretan lizentziatua da. 2006an zirkuko diziplina ezberdinetan prestatzen hasi zen. Kontorsioa, akrobazia eta dantzan prestatu da gehien bat. Formakuntza ondorengo lekuetan egin du: Bilbo, Madrid, Barcelona, Buenos Aires (Argentina) eta Espace Catastrophe Bruselasen. Disparate Konpainiaren kide izan da eta ondorengo proiektuetan parte hartu du Euskal Herrian: Neska Kabaret eta Zirkun Zirko.
2012. urtean bere bakarkako proiektuarekin hasten da eta “Irakurtzen” deitzen den ikuskizun motza sortzen du. 2013. urtean “Irakurriz” sorkuntzarekin hasi zen eta Pyrénées de Cirque proiektuaren beka bat jaso zuen Lucio Baglivo-rekin egonaldi bat egiteko La Grainerie-n, Toulousen. Leioako 2014ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu da eta Espaina, Italia, Frantzia, Holanda, Alemania, Colombia eta Ecuadorreko hainbat jaialdietan ibili da jadanik.
2016an “Baldin Bada” izeneko sorkuntza berri batekin hasten da. Zirkua, musika eta pintura nahasten duen ikuskizuna da. 2017ko maiatzan estrenatu da Leioako Umore Azokan.

Sinopsia

Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgiltzen gara. Pasarte desberdinak dituen historio batetara eramaten gaitu, oroimenez, aurkikuntzaz, erreflexuz, ametsez… betetakoa. Bidean aurkitzen dituen egoera eta objetuen bitartez bere burua aurkitzen du eta bere istorioak gurekin partekatzen ditu.

Ekintzak eta egunerokotasuneko objetuak, jokoan, erronkan eta poztazunean bihurtuko dira mugimendua, ahotsa, orekak, dantza eta kontorsioarekin batera. Nola bukatuko da bidai hau?

Fitxa artistikoa:

Ideia originala: Shakti Olaizola
Zuzendaritza: Lucio Baglivo
Interpretatzailea: Shakti Olaizola
Koreografia: Lucio Baglivo, Stefano Fabris
Laguntza artistikoa: Maite Guevara, Stefano Fabris
Argi diseinua: Naia Muñoz
Ekoizpena: Shakti Olaizola
Laguntzaile: Pirineos de Circo, Bilboko udaleko
kultura saila.
Eszenografia: Shakti Olaizola
Jantziak: Mayari Reta
Argazkilaritza: Barbara Govan, Naia Muñoz
Bideoa: Jesus Pueyo, Ivan Izagirre

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *