Kultur-Arte

 

Kaixo Kulturartelariak! Hasi gara dagoeneko 2017ko udara honetako abentura prestatzen; dibertsio, 
ikaskuntza, zirko, dantza, perkusio, antzerki, irteera eta beste hainbat gauzaz blai aurten ere!

Aurten bi lagun berri izango ditugu gurekin, Bartzelonako Zirko eskolako ikasketetako 
esperientzia dakarkigun Eli Barandiaran eta Greziatik datorren Nektaria Tellou hizkuntza zein kultura 
ezberdinekin liluratu eta antzerkiaren mundura bidaiatzen lagunduko diguna. Gainera, aurtengoan ere 
Iñaki eta Aintzane egongo gara berriro ere abentura hau partekatzeko eta elkar topatzeko gogoz beteta. 

Izen ematea irekita dago Maiatzak 22tik aurrera eta taldea betetzean itxiko da, 
ez zaitez lekurik gabe geratu! Izena emateko web orrian www.kultuarte.org sartu 
eta inskripzio orria bete ostean gure erantzuna jasoko duzu.

Guardetxean ikusiko gara :)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *