Zirku Tailerra

2017KO TAILERRAK URRIATIK-EKAINERA

Zirko tailerrean izena emateko idatzi email bat AINTZANE-ri, info@aintzanerevuelta.com edo deitu 678105262.

TAILERISTAREN IZEN-ABIZENAK: Aintzane Revuelta Ortega

EGUNA ETA ORDUA: Urria 8 eta 9

TAILERRAREN DESKRIBAPENA

Dantza, akrobaziak eta aire akrobaziak. Mugimenduaren bidez bakoitzaren gaitasun fisiko, emozional eta artistikoak ezagutu eta trebatu nahi dituen haur orori irekia. Dantza librea, inprobisazioa eta gorputz adierazpena esploratuko ditugu. Lurreko akrobaziak eta telarekin lan egitea gure sormen prozesuaren baitan topaten dira. Talde-lanean ekinez eta zure potentziala ezagutuz ondo pasatzera etorri! Tailer honetan koordinazioa, musikalitatea, tonua, malgutasuna, inprobisazioa… landuko ditugu. Garapen kognitibo zein intuitiboaren faktore nagusiak, psikomotrizitatea eta sormena lantzen bait dituzte bete-betean

HELBURUAK

Mugimenduaren bitartez gorputza eta honen aukerak ezagutu eta ikastea.
Bakoitzaren askatasuna baliatuz gorputz adierazpen zein lengoaia bultzatzea.
Era dibertigarrian ariketa fisiko eta mentala egitea.
Besteekiko errespetuaren bidez anitasuna aitortzea.

BEHARREZKO MATERIALA

Leggings, kaltzetinak, manga luzedun kamixeta

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *