Jakin badakizu zer egiten ote duen zure bankuak zure diruarekin?

Abenduak 19 ostirala – 19:30 – doan

prueba-cartel-finanzas-éticas-

ZURE DIRUAREKIN

Dokumental honek, estatu mailan baita nazioartekoan ere, aurrera ematen ari diren zenbait finantza alternatiboak erakutsi nahi ditu. Krisialdiak, bankuen jarduerak zalantzatan jarri ondoren, banku eta aurrezki kutxei buruzko eztabaida sortu du euren bezeroek utzitako dirua non eta zertarako erabiltzen duten hausnartzeko. Jakin badakigu nola erabiltzen den diru hori? Dokumentalarekin, bankuen jokabide txarrak, hala nola, armamentuaren industriarekiko harremanak, giza eta lan eskubideak babesten ez dituzten transnazionalak, e.a. aurkezten dira. Egoera honi aurre egiteko: finantza etikoak, ekonomia alternatiboen sareak erakusten dira. Banku etikoen arloan dokumentalak FIARE, kreditu kooperatiba etikoaren argudioak bereziki aurkezten ditu.

FIARE

FIARE, banku bat sortzeko egitasmo etiko, kooperatibo eta hiritarra da. Beste ekonomia bat eraikitzeko meta daukaten pertsonen elkarlanean sortu zen, finantza bitartekaritza alternatiba bat eratu nahi du, dirua, gure gizartea berpizteko proiektuetan inbertituz. Erakunde garden-a da, lurraldeka antolatzen dena, ekonomia solidarioaren printzipioak jarraituz kudeatzen dena eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren sarean (REAS) parte hartzen duena.

SETEM

SETEM posible diren aldaketak sustatzen dituen GGKE bat da, genero ikuspegia oinarri izanik, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu jasangarriago, bidezkoago eta arduratsuagoak sustatuz. Ikerketa, salaketa, sentsibilizazio, hezkuntza zein garapenerako lankidetzaren bitartez, alternatibak bultzatzen ditugu, eragin handia izango duten keinu txikiak lortuz.

3 responses to “Jakin badakizu zer egiten ote duen zure bankuak zure diruarekin?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *