Gabon zaharra

01:00/07:00 – DOAN

Iritsi da eguna eta amaitu zaigu urtea konturatu gabe. Urte polita izan da Guardetxearentzat eta Banda Bat elkartearentzat ere: egitasmoa sendotu egin da eta bide berriak ireki dira. Hau guztia aitzakiatzat hartuta Gabon Zaharra ospatzera gonbidatzen zaituztegu, leku berezi honetara, ikuskizun artistikoak lagun.

Goizeko 01:00-an irekiko ditugu ateak eta bertan hainbat Dj, visual jokey eta performance-ak ikusi ahal izango dituzue. Gurean izango ditugulako:Truthtown, Aitona Julian, Jaime de los Rios, Oier Villar, Aintzane Revuelta, Eric, Irati Arteaga, Stock 13, Dj Keko eta Teknomadak. Nahiz eta ez zaigun musikari etiketa gehiegi jartzea gustatzen, hauek dira entzun ahal izango dituzuen estiloetako batzu: reggae rock steady, elektroniko pop chill out, elektroniko soul house foodwork, dubstep reggae, experimental elektronikoa, elektroniko tekno. Prestatu zaitezte gaualdi estetiko batetaz gozatzeko!

nochevieja

2 responses to “Gabon zaharra

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *