GUARDETXE SOUNDS

Irailak 24 larunbata – 18:00-06:00 – 7€

guardetxe-sounds-guard_1Datorren irailaren 24ean Urguleko Guardetxean (Donostian) arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara, penintsulako bi Sound System handienetarikoak izango dira, baita estatuko reggae panoraman etorkizun handiko gazte abeslari bat ere; Dreaddrive, Thunder Clap, eta Sistah Kata. Gaua hasteko Bombadill Sound, Bit Sound eta Ikah Selektah-k irekiko dute kontzertua.

Sistah Kata-k bere lehen agerraldiak Bad Sound System eta Serekin begin zituen. 12 Tribu, Astur Sound, Irie Lion Sound, Watt Attack, Bomb Bass Hi-fi eta Jah Inity Sound taldeekin arid da lankidetzan. “I’m growing with you” binilo diska kaleratu berri du Hatman y Gary Clunk reggae dub frantziar ekoizleekin.

Thunder Clap ez da bakarrik ezaguna beraien Sound Systemarengatik edota beraien binilo berezien aukeraketagatik, ezaguna da baitaere ahots legendario eta berriekin grabatuta dituzten dubplateengatik (grabazio esklusiboak). Ekoizle lanetan ere ezagunak dira, horien artean Channel One, Iration Steppas, Errol Bellot, Vibronics, Jah Youth, Mikey General, Solo Banton eta beste hainbat taldeekin egin gute lan. Errol Beiotekin grabatutako “Millenium bug” abestia Europa guztian zehar ohiartzun handia izasen ari da, eta Salda Dago artista euskaldunarekin egindako lehen kolaborazioa ere penintsulan zehar oso entzuna izaten ari da. Sr. Wilsonekin egindako kolaborazio aldi baten ondorio den “100%” kanta ere asko entjuten da. Thunder Clap eta Salda Dado lanean ari dira beraien lehen E.P.ean, “Rebeldes con Causa”, 2016-ean kaleratuko dena beraien zigilu diskografikorekin.

Dreadrive, zalantzarik gabe, aintzindaria da penintsulan, norberak erikitako Sound Systemean. Proiektu hau 2001. urtean jaio zen, lehenengo sesioak egin zituzten urtean. Dreadrivek Temple of Dub deituriko emanaldi bat antolatzen du urtero eta reggae-dub-uk estiloko artistak biltzen ditu, horien artean izan dira, Disciples & Jonah Dan, Lion Roots Soun-System, Equal Brothers, Ambassah, Benjammin, Kenny Knots, Humble I, Roberto Sánchez, edota Dub Machinist & I-Tist. Beraien Sound Systemarekin parte hartu izan dute Asturiasen, Zaragozan, Guadalajarako Dub-Clubean, Bizkaiako Unisbertsal Dub festibalean, hala nola 2015eko Rototom festibalean edo Hendaiako Txingudi Reggae festibalean. 2006-ean Dreadrive Muzik/ Prod zigillu diskografikoa sortu zuten, A-Lone Ark Muzik estudioan grabatzen dituzte ekoizpenak. 2008. urtean beraien lehen lana kaleratu zuten, 10 pulgadetako biniloa, Earl 16, Kenny Knots eta Inyaki hart zuten parte. Espaina estatuan uk-dub estiloko lehen argitalpena izan zen.

Beraz, uhin positiboak ziurtatuak daude Donostiako ikustaldi bakar eta berezi honetan. Janari osasungarri eta edari naturalak ere izango dira jamaikar “Ital” modukoak. Ez ezazu gal, konezertu hau! 7 euroren truke eros daitezke sarrerak, informazioa gehiago jasotzeko: pintxoreggae@gmail.com

Uhin positibo , errespeto eta maitasun asko.

Laguntzaileak:
RADIO RASTA – PINTXO REGGAE- GANJAWEAR – TTANTTAKUN IRRATIA – GUDARIDUB

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *