Guztiok AYOTZINAPA gara

Abenduak 26 ostirala – 19:00 – doan

Ayotzinapa-ko kasuaren aurrean, Mexikar populua eta nazioartekoa hunkitu duen 43 ikasleen desagerpen bortxatua, eta azken urte hauetako bortizkeria, desagerpen eta torturei erreparatuta, Euskal Herritik jardunaldi kulturala antolatu dugu jendea Mexiko-n pasatzen ari denaz informatu eta kontzientziatzeko.

Jardunaldi hau bi ataletan banatuko da: adituz osatutako mahai-ingurua zeinak Mexiko-k bizi duen egoeraz informatuko gaituztenak eta bigarren atal bat zeinetan zinea, musika, performance-ea eta dantzak bat egiten duten Mexiko-ko justizia eta bakearen alde. Mexiko urruti dago eta aldiberean oso gertu. Guztiok Ayotzinapa gara.

kartelak19:00: Ongietorria. Kontzentrazioa Bulevard-ean

19:30: Kalejira Guardetxera.

20:00: Mahai-ingurua: Zer pasatzen ari da (benean) Mexiko-n? Testuinguru historikoa, Ayotzinapa-rek kasua eta ernatze soziala. 

  • Javier Sicilia, olerkaria eta Movimiento por la Paz-en lider-ea (Mexiko).
  • Ricardo del Conde, Colectivo Emergencia MX-ren sortzaileetako bat (Mexiko)
  • Verónica Mendoza Salgado, hezkuntza orientatzailea, psikologoa (Mexiko)
  • Carlos Beristáin, doctor en psicología y especialista en reconstrucción del tejido social.
  • Aintzane Revuelta Ortega (Euskal Herria – Mexiko)
  • Moderatzailea: Esteban Zamora G. filosofoa, VISCERA aldizkariaren mihiztatzailea eta Kaxilda liburu dendako lantaldearen kidea.

21:30. Ekitaldi kulturala. Euskal artistak Mexikorekin:
Hainbat artisten mikro-ekintzak: Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas, Harkaitz Cano, Víctor Iriarte, Eider Rodriguez, Lander Garro, Josean Bengoetxea, Katixa Agirre, pucherobeat… besteak beste..

22:00, Puchero Sonidero

http://oaxacatrespuntocero.com/en-tiempos-de-obscuridad-la-esperanza-como-acto-revolucionario/

http://viscera.zzl.org/

http://ayotzinapasomostodos.com/iniciativas/

 

BIOGRAFIAK

Javier Sicilia Zardain olerkari, saiakeragile, eleberrigile, kazetari eta ekintzaile mexikarra da. Proceso astekariearen kolaboratzailea; “Conspiratio” aldizkariaren zuzendaria, non gaur egungo filosofia, arte eta literatura gaiak jorratzen dituen. 2011ko martxoaren 28an nabarmentasuna irabazi zuen, izeneko idazle eta poeta izateaz gain, bere semea eta beste 6 gazte krimen organizatuak erahil zituenean Temixco-n, Morelos, Mexiko. Ordundik Movimiento por la Paz con Justicia y Dignidad (Justizia eta Duintasunez Bakearen Alde Mugimendua) ekimenaren sortzailea da, zeinak Mexiko eta AEB-ak alderik alde zeharkatu zituen.

Ricardo del Conde UAEM-eko Arte Fakultatean sorkuntza zinematografikoan espezializatutako arteetan lizentziatua eta irakaslea. Emergencia MX eta La Carreta Cine Móvil-en sortzaileetako bat, DocRed-eko Formakuntza Batzordeko delegatua. Espantapájaros-ekin, bere opera prima, hainbat sari eta onarpen handia izan zituen bost kontinenteetako jaialdietan.

Victoria Mendoza Salgado Euskal Herrian bizi da duela 23 urtez geroztik. Psikoterapeuta, psikologo sozial, formatzaile eta hezkuntza koordinatzaile lanetan aritzen da. Hainbat mugimendu sozialetan parte hartzen du ekintzaile eta formatzaile eran: preso, torturatu eta tratu txarran jasan dituzten emakumeekin. “México 1977. Testimonios de tortura” eta “El arte de diseccionar neurosis” liburuen idazlea da.

Carlos Beristain Psikologiaren arloan aritzen da, hainbat gai jorratzen dituelarik: osasuna eta determinatzaile sozial zein kultur desberdintasunen arteko erlazioa, trauma soziopolitikoa zein gizarte hondamendien eta osasun mentalaren arteko erlazioa, bizipen traumatikoen inpaktua eta gizarte-egitura berreraikitzea, memoria kolektiboa, konponketa psikosoziala eta giza eskubideak.

Esteban Zamora G. Filosofoa, VISCERA aldizkariaren mihiztatzailea eta Kaxildako liburutegi lan-taldeko kidea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *