HARTU TRENA! kulturgintzan ere!

Apirilak 16 larunbata, 22:00 – doan

SAREk abiatu duen dinamika honi beste bagoi bat gehitzera goaz… kulturgintzaren bagoia. Herri desberdinek egin duten bezela, eta apirilaren 3an mendizaleek egin zuten bezela, kulturgintzako pertsonak, gure bagoia martxan jartzera goaz.

Horretarako, Udaberrian emango diogu hasiera gure bagoiari, Apirilaren 16ean Donostian burutuko dugun ekimenean, ondoren billabonan…. horrela eskualde desberdinetatik pasako gera, eta udazkenean berriro ere denak Donostian elkartuko gera. Kultura guretzako euskal gizartearen espresio zabalena da, eta horregatik preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen gure aktibazioa beharrezkoa dela uste degu, eta horregatik jarri gera martxan eta gure bagoia osatzera goaz.

22:00tatik aurrera Guardetxean, hainbat artistak bat egingo dute ekimenarekin: Olatz Salvador, Xabi San Sebastian, Physis Vs Pelax, Burun danga eta Lauroba.

HARTU TRENA!

image

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *