IX. LUPA DOKUMENTALEN MOSTRA

LUPA-Banner

Lupa dokumentalen mostraren hemen da. 9. aldia da aurtengoa. Banda Bat eta Mikelazulo kultur elkateak elkarlanean antolatuta. Aurten Ekainaren 2tik 5 ra. Datak aldatu ditugu, izaera eta asmoak berdinak ditugu baina.

Batetik publikoari egiten diogun eskaintza: film dokumentalen mostra ez lehiakorra da gurea, anitza, ausarta eta eklektikoa. Mostareren nortasuna ez da aldatu, publiko eta autoreen arteko topaketa eta elkarrizketarako aukera. Haiek guztiak izango direlako filmak aurkezten. Baita sortzaileen arteko topaketa ere, egun hauetan zehar elkarren lanak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta iritziak trukatzeko aukera izango baitute.

Goiz batez solasaldia ere izango dugu, aurten dokumentalen zabaldunde eta ikusgarritasunaren inguruan jarduteko. Gonbidatu bereziak izango ditugu gurean, gehiago jakiteko saiakeran laguntzeko. Prozesuan dauden bi lan ezagutzeko parada ere izango dugu. Proiektu berri hoietan lanean ari diren autoreek gainontzeko gonbidatuen iritzia eta kontrastea jaso ahal izango dute.

EGITARAUA

EKAINAK 2 OSTEGUNA

19:00tan Errenteriako MIKELAZULON (Beheko kalea 4)

EL TAEKWONDO DE LA RESISTENCIA

(5′. Javi Julio. 2015)

El taekwondo de la resistencia

Mohamed Al Barakat bere emazte eta lau seme-alabekin batera iritsi zen duela bi urte Jordaniako mugako Zaatari kanpalekura. Kanpalekua bere aberri Siriatik 10 kilometrotara dago soilik. Egoera mingarri bat uzten zuen atzetik, ezagutzen zuen guztia gerrak suntsituta baitzen. Txapazko gela bat den bere oraingo etxean, lehen edo itzuli bezalako hitzak nola ahozkatu ahaztu egin zuen. Kamio gidari ohi honentzat kanpalekua zen oraina eta bere norakoari buelta emateko modua topatu zuen han: indarkeriak kolpatutako umeen belaunaldi bati taekwondoa irakastea.

DENA EZ DABIL ONDO

(14′. Ander Parody. 2015)

dena ez dabil ondo

Badira 50 urte Godard eta Gorinek maiatzaren 68ko langileen grebak erretratatu zituztenetik Tout va bien film ezagunean, eta ordutik hona borrokatzeko moduak goitik behera aldatu dira. Langileen klasea politika ekonomiko neoliberalak ustiatua den bitartean, hauen kontrako borroka ekintzak aldatu egin dira forma zein edukiari dagokionez. Gizarte globalizatuak eragindako alienazioak borroka estruktura egonkorrak sortzea eragotzi du . Guzti horregatik gizarte popularrak beharrezkoa du zuzentzat hartzen diren bideak oztopatu eta berriak marraztea.

UR ARTEAN

(25′. Jesus M. Palacios, Iñigo Jiménez. 2016)

ur artean

Donostiako Santa Klara uharteko azkeneko biztanleen erretratua. 2014ko irailean Santa Klarako itsasargiak 150 urte bete zituen. Eta 50 urte dira han inor bizi ez dela. Zeintzuk izan ziren baina han bizi izan ziren azkeneko pertsonak? 20 urte luzeetan zehar Jose Manuel Andoni farozaina eta María Torralbo bere ama leku honetan bizi izan ziren, Donostiako hiritik 500 metro gutxitara, jendartetik bakarturik eta oso baldintza gogorretan. Ur artean izaera handiko ama baten eta adeitsuegia zen bere semearen arteko harreman misteriotsuaren istorioa da. Azken honek ahanzturan eroritako kirolari olinpiar bihurtuko zuen bizitza paralelo bat ere izan zuen, .

LUZ A LA DERIVA

(17′. Iñigo Salaberria. 2015)

Luz a la deriva 02a

Islandian, urtearen zati handi bat ilunpean igaro ohi dute. Badu bere alde ona horrek, gaua dekoratua ezkutatzen duen atze-oihala bezalakoa dela, funtsezkoa dena baizik ez baitizu ikusten uzten; marrazten hasi behar zaren orri zuriaren aurrean lez.

LAS BUENAS COMPAÑÍAS

(11′. Bertha Gaztelumendi, Nuria Casal. 2015)

Las buenas compañias

Bidai batzuk, konpainia onean hobe.

EKAINAK 3 OSTIRALA

19:00tan Donostiako GUARDETXEAN (Urgull mendia)

NEXT

(74′. Elia Urquiza. 2014)

NEXT

Amets unibertsala lortzeko Los Angelesera bizitzera joaten diren neska ume eta nerabeen mundua arakatzen du Next filmak: aktore famatuak izatea lortzea. Nekez gertatzekoa den bide honetan, neska hauen gurasoak lagun izaten dira batzuetan, eta bultzatzaile nagusiak bestetan. Casting eta interpretazio klaseetara eramaten dituzte, filmatzeetara eta zinema alorreko eragileengana. Tarta zati baten bila doaz, telebistan egunero agintzen diguten amets amerikar gozo eta koipetsuaren bila.

EKAINAK 4 LARUNBATA

10:30 Errenteriako MIKELAZULON (Beheko kalea 4)

Mahai ingurua: Banaketa eta programazioa.

12:30 Errenteriako MIKELAZULON (Beheko kalea 4)

Prozesuan dauden lanak.

18:00 Errenteriako MIKELAZULON (Beheko kalea 4)

CUATRO POSTALES A MARTA

(10′. Hernán Talavera. 2015)

Cuatro postales a Marta

Pelikula xume bat dut nik hemen; filmatutako postal batzuetatik sortua da. Postal intimo eta samur hauek Marta Drupari 2014ko udazkenean, bere herrialdera, Letonia, bueltatu zenean bidali nizkion.

INTIMIDAD

(45′. Antonio Labajo. 2014)

Intimidad

Antonio eta Blancarena bikote arrunta da. Krisiak gehien zigortu duen hirietako batean, Cadiz, bizi dira. Egokitu zaizkien garaiei dagozkien esperantza eta kezkak dituzte, beren bizitzetako krisi momenturik zailenean. Egunean bizitzen ozta-ozta bizirauten saiatzen dira, baina erronkarik handiena egoera horrek eragindako beren arteko krisia gainditzea izango da. Bi urtetan zehar, hiruko ezkontza harremana izan dira: Antonio, Blanca eta kamera.

EKAINAK 4 LARUNBATA

20:00tan Errenteriako MIKELAZULON (Beheko kalea 4)

MALPARTIDA FLUXUS VILLAGE

(60´. María Pérez. 2014)

Malpartida fluxus village

70. hamarkadaren erdialdean, Wolf Vostell artista alemaniarra Cacereseko Malpartida herri txikira bizitzera joan zen bere familiarekin. Han, natura primitibo baten erdi-erdian eta hango bizilagunekin harremanetan, arte garaikide museo bat ireki zuen. Modu horretan, Malpartidako herria, lehenengo Fluxus herri bilakatu zen. Urte askoren ostean, Fluxus taldeko artistak Malpartidara bueltatuko dira, Vostellen 80. urtemuga izango zena ospatu eta hari omenaldia egitera…

EKAINAK 5 IGANDEA

18:00tan Donostiako GUARDETXEAN (Urgull mendia)

TRIPTICO B

(17′. Colectivo Los Ingrávidos. 2015)

TripticoB-1

Tríptico B-k, euskarri zinematikoaren materialen bitartez, emultsio filmikoa eta zeluloidea trantzean jartzea du helburu, . Escombros, Códice eta Impresiones atalek osatzen dute triptikoa, zeintzuk engrama-fotograma bakoitzaren irakurgarritasuna eta argi-idazmena hankaz gora jartzen dituzten. Azken finean, Tríptico B irudiaren soinu-trantzearen konposaketa da, herrialde bateko esperientzia zehatz bat eta hondamendi kolektiboaren aurrean Historiaren Aingeru Benjaminiarrak duen begirada lotzen dituena.

MATERIA PRIMA

(25′. Sergio Fernández. 2015)

Materia prima

2009. urtean, gobernu kubatarrak, iraultzaren Garaipenaren 50. Urtemuga ospatzeko desfile jendetsu batera deitu zituen herritarrak. Lehen aldiz ospatu zen desfilea Fidel Castro komandantea bertan egon gabe, osasun arazoak zirela-eta agintetik erretiroa hartuta baizuen.

Kamera bat kalera jaisten da eta telebista kubatarrak erakusten dituen irudi jendetsuak grabatzea saihesten du. Horren ordez, herriarekin aurrez aurre topo egin nahi du; jendetzaren artean begiratu eta arnasten du, norbanakoarengan arreta jarriz, jokaera-ereduak eta portaera sozialak bilatuz.

CAMPANYA

(28′. Andrés Alonso, Catarina Brites, Alejandro Cabrera, Lara Curto, Damián Depetris. 2015)

Campanya

Eszenatokia muntatu dute, publikoa adi-adi zain da, antzezleak eszenara atera dira eta showa hasten da. CAMPANYAn, kamerak, ustekabeko toki batetik, boterearen bila doan lasterketa islatu nahi du. Benetan ikusten ari garenaren gaineko zalantza piztuta mantentzen da pelikulan zehar. Nor ote da kanpainaren benetako protagonista? Politikariak? Komunikabideak? Hiritarrak?

EKAINAK 5 IGANDEA

20:00tan Donostiako GUARDETXEAN (Urgull mendia)

MUEBLES ALDEGUER

(15′. Irene M. Borrego. 2015)

Muebles Aldeguer

Goizero bezala, Manolo Aldeguerrek bere negozioa irekitzen du: Murtzian kokatutako altzari zaharkituen denda bat, beste edozein espainiar hiri batean lasai asko topa litekeena. Beste egun bat aurretik berriro, lanegun oso bat: bete beharreko zortzi ordu bukaezin.

MARGEN DE ERROR

(54′. Colectivo Declinación Magnética. 2015)

Margen de error2

Hainbat ikasle nerabeekin egindako kontra-ariketa batzuen bidez historia klase konbentzional bat desmuntatzen. Margen de error, ¿cómo se escribe “occidental”? pelikulak testuliburu ofizialetan azaltzen diren Mundu Berriaren konkista espainolaren inguruko narratiba tradizionalak arakatzen ditu. Horren bitartez, testuliburu horietatik indarkeria kolonialaren ezabatzea eta ezagutza historikoaren transmisioan memoriak duen papera zalantzan jarri nahi ditu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *