Klownaldia 2014

Badator aurten ere Klownaldia, klown jaialdia! Errepikatzea ez dugu atsegin baina, hain ondo izan zen iazkoa… agian hobe horrela utzi, gogorapen on bat bezela eta beste gauza batzuetan murgildu…
Baina ez! Ladies and Gentlemen! hementxe, enerjiaz beteta, ausardia eta inkonszientziaz, bueltan gatoz Banda Batekoak iazko uztailan hainbeste parrak utzitako jaialdi honekin. Tailerrez gain, Klownaldian ere ikusgarri pila izango dira! Eta iaz baino gehio eh!!
Plazer handiz, aurtengo hiru irakasle izugarriak aurkeztera gatoz, Pailazo Artean beraien ezagutza klowniko eta abangoardiko teknikengatik ezagutuak mundu eta unibertso zabalean. Hauek 2014go Klownaldiko taileristak: (danborrak)

Gabriel Chamé (aupaaaa)

Fanny Giraud (ezin det sinistu)

Virginia Imaz y Carmelo Muñoz (alaaaa)

>>TAILERREN INFORMAZIO GUZTIA KONTSULTATU HEMEN<<

New comedy artists have discovered the essence of the ‘Clown tradition’ as a powerful tool for the medicine of laughter. A mirror in which to reflect the absurdities of the modern technological life and the human condition. Jango Edwards


EGITARAUA:

Ikuskizunetarako sarrera 5€-koa izango da egunero. Klik egin ezazu lotura bakoitzean informazio gehiago jasotzeko.

UZTAILAK 16 ASTEAZKENA

19:30: Klownpoteo. Beste planeta batzuetatik eratorritako klown-ak donostiako alde zaharreran aterrizatzen dute bertako eta bertakoak ez diren jendearekin hirugarren motako topaketa bat experimentatzeko. Gertakari bat inoiz igaro ez dena. Egia esan, ez dakigu zer pasa daitekeen. Prestatu zaitezte edozer gauzatarako.

20:00: Zuloaga Plazan, – “Dorita y el acabose (a ver si es que hoy es domingo y yo no tenía que estar aquí)” (Zuzendaritza: ¡Katastrofen!; Aktoresa: Jone Miren Garcia Iturrioz; iraupena:. 30min; hizkuntza: gaztelera)

UZTAILAK 17 OSTEGUNA

19:30: Argazki erakusketa. “Guardetxeko klown-ak, urte oso bateko experientzia” erakusketaren estreinaldia (Guardetxeko Klown tailerra eta argazki tailerraren arteko kolaborazioa).

20:00: Artística Palermitando/Acircandonos elkartearekin hitzaldi topaketak. “Artística Palermitando” irabazi asmorik gabeko elkarte kulturala da 2007-an eratu zena Madrilen, zirkoak batzen dituen gazte talde baten kezka amankomunetatik abiatuta.  Acircandonos elkartearen egitasmo bat da, esperientzia agian beharra gehien daukaten pertsona, umen, gazte edota zaharrei eskaini nahi diena. Horretarako, euren pailazo sudurrak jantzita, malabareak, mozorroak eta batez ere irribarrea zabaltzeko gogoekin, abentura horretan abiatzen dira, Marruekos, India, Espainia eta laister Peru-n zehar.

http://acircandonos.wix.com/artisticapalermitando

21:30: CLOWN CABARET

Minimal Minnie  Esti Perez eta Olaia Martinez-ekin. (Iraupena: 6 min inguru; testugabea).
Hey my friend.. Sandra Jurado eta David Suarez-ekin. (Iraupena: 7 min inguru; hizkuntza: spanglish).
Boy scout. David Suarez eta Sebas Gutteridge-kin. (Iraupena: 8 min inguru; testugabea).
Autobusaren zain. Mirari Arin eta Amaia Urtzelai-ekin. (Iraupena: 8 min inguru; testugabea).
Esfera un poco. Roberto Ferro Cia. Offshoreȇ. (Iraupena: 10 min inguru).
Moises. Javier Barandiaran-ekin. (Iraupena: 15 min inguru; hizkuntza: gaztelera).
El latido del corazón. Fanny Giraud-rekin. (Iraupena: 15 min inguru; hizkuntza: gaztelera).

UZTAILAK 18 OSTIRALA

21:00: Klown ikuskizuna – “Flamenkito”. (Zuzendaritza: Gorka Ganso; Aktoreak: Anduriña Zurutuza y Txefo Rodríguez; iraupena: 20min inguru; hizkuntza: testugabea)

21:30: Klown ikuskizuna – “90 semanas y media”. (Zuzendaritza: Gorka Ganso; Interpretazioa: Cecilia Paganini; iraupena: 50min inguru; hizkuntza: gaztelera).

UZTAILAK 19 LARUNBATA

21:00: Klown ikuskizuna – “Sisifo-ren amarrua”.  (Zuzendaritza eta interpretazioa: Ander Basaldua; iraupena: 20min.: hizkuntza: euskara).

21:30: Klown ikuskizuna – Bye Bye Betsy. (Zuzendaritza: Star Tres; Interpretazioa: Lluna Albert, Cristi Garbo eta Merche 8A; iraupena: ordu bat; hizkuntza: gazteleraz).

One response to “Klownaldia 2014

  1. Hola, soy de Madrid y estoy interesada en hacer el curso completo.
    ¿Sabéis de algún alojamiento barato para ésos días?? Gracias por la oportunidad.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *