Ospitaleko klownen ikastaroa (Algaraklown)

kartel15-16Egunak eta ordutegia
14 eta 15/11/2015 –  9:30:13:30 eta 14:30 :18:30
12 eta 13/12/2015 – 9:30:13:30 eta 14:30 :18:30
16 eta 17/01/2016 – 9:30:13:30 eta 14:30 :18:30
13 eta 14/02/2016 – 9:30:13:30 eta 14:30 :18:30

Ospitaleetako pailazoaren oinarrizko metodologia eta haren lanaren helburu nagusiak landuko ditugu ikastaroetan. Ospitaleetako pediatria eta helduen zerbitzuek ezaugarri bereziak dituzte, kontuan hartu beharrekoak, eta haiek ere jorratu egingo ditugu. Sormena eta bat-batean aritzeko eta entzuteko gaitasuna ere landuko ditugu, haiek izango dira-eta ikastaroaren oinarria; betiere ospitaleetako jardunaren ikuspegitik. Ezinbestekoa da klown ezagupenak edukitzea.

Prezioa: 300€.
Izen-emateak: 658726679 – info@algaraklown.org

BIOGRAFIA/KURRIKULUMA
Saioa Aizpurua Arribas
Lagunekin kaleko antzerkia egiten hasi nintzen . Txintxarri elkarteko kurtsoen bidez (2005) KLOWNA ezagutu nuen eta orduztik bidai honetan jarraitzen dut. Irakasle desberdin pila izan ditut; Maneesha Garbizu, Virginia Imaz, Ana Perez, May Gorostiaga, Jesús Jara eta Amaia Prieto, Verónica Macedo, Borja Ruiz, Juan Carlos Muñoz, Jango Edwards, Marcelo Katz, Gabriel Chamé … kurtso guztietako partaideak eta nere bi semeak. Algaraklown ospitaleko pailazoen taldearen sortzailea eta zuzendari artistikoa. Pailaztana klown taldearen partaide. Jolas terapeuta, kontalaria eta ameslaria, Irriak mundua alda dezakelako!

http:// algaraklown.org
https://www.facebook.com/algaraklown?fref=ts

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *