PARALELOAN #3 /// VESSEL + LUKID

Paraleloan #3

PARALELOANen hirugarren ekitaldi honetan, Erresuma batuko elektronikak bizi duen sasoi onaren erakusle handienetako bi izango ditugu. Oraingo hontan Donostian.

Vessel, Bristol-eko artista bat dugu, orain gutxi eszenara heldua. Pare bat E.P zituen kalean iaz Tri Angle zigilu prestigiodunean sinatu zuenean. Bere lehenengo lan luze hau, “Order of Noise” izenekoa, iaz egin zen disko onenetako bat izan da kritika espezializatuaren ahotan, eta ez da harritzekoa. Tri Angle-en katalogoak, amankomunean zerbait badu, hori emozioa da, beti ere emozio apurtu eta umel bat, eta Vessel-ek inork baino hobeto dominatzen du hori. Soinu zorrotz eta gordin hauen azpian, talde industrial ingelesei, dub digitalari eta lehenengo Technoari erreferentziak aurki ditzakegu, baina Vessel-en musika sustraietan ongi errotua dagoen arren, bide berriak irekitzen dituen horietakoa da. Zaila da imaginatzea gazte hau noraino hel daitekeen. Ziurtatu dezakeguna ordea zera da; bere errekutrso erritmiko ezhoizkoekin eta berezkoa duen gaitasun emotiboarekin, otsailak 9an egingo dugun inmersioa zinez sakona izango dela.

 

Lukid Londresekoa da, eta 5 bat urte daramatza musika kaleratzen. Actress-en Werkdiscs zigiluan argitaratu zuen 2007an bere estreineko lana –“The Now” izeneko E.Pa- eta ordutik lau LP argitaratu ditu. Hasiera batean Hip Hop instrumentala eta J. Dilla bezalako artistetatik beldur barik edaten bazuen ere, denborarekin haratago doan soinu bat lantzeko gai izan da, batzuetan House eta Techno-ra hurbilduz -beti ere optika bihurritu eta esperimental batetik, pentsa Theo Parrish edo Actress– zein kategorizaziotik ihes egiten duten kantuekin. Bere azken lanean ordea –bere fidelitate bajuko soinuak eta ustezko aparientzia apal horrek kontrakoa darakusan arren- ezin izan du bere ambizioa ezkutatu. “Lonely at the Top”, benetan narratiba bitxi bat dakarren lan bat da, Boards of Canadaren estiloko interludio pastoralekin, techno ultra-distorsionatuekin, eta ia Pop-a diren momentuekin. Artista oso pertsonal baten, disko oso pertsonal bat da hau, zuzenean defendituko duena Donostian.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *