Pasolini Zikloa

PasoliniZikloa 2015. URTEAN ZEHAR, bere heriotzaren 40 urte eta gero, hilero igande bat elkartzeko zita degu: italiar aperitivo tipikoa hartu eta bere peliak ikusteko. Poesia, politika, sexua, erlijioa, laguntasunaren inguruko burueten zinea!
PROGRAMA:
Urtarrilak 18, 17:30tan: ACCATTONE, 120’ (1961)
Otsailak 22, 17:30tan: MAMMA ROMA, 106’ (1962)
Martxoak 15, 17:30tan: IL VANGELO SECONDO MATTEO, 137’ (1964)
Apirilak 12, 11:30tan: UCCELLACCI E UCCELLINI, 91’ (1966)
Maiatzak 10, 11:30tan: EDIPO RE, 99’ (1967)
Ekainak 28, 17:30tan: TEOREMA, 100’ (1968)
Uztailak 26, 11:30tan: PORCILE, 94’ (1969)
Abuztuak 23, 11:30tan: MEDEA, 110’ (1969)
Abuztuak 30, 11:30tan: IL DECAMERON, 106’ (1971)
Irailak 27, 11:30tan: I RACCONTI DI CANTERBURY, 106’ (1972)
Urriak 18, 11:30tan: IL FIORE DELLE MILLE E UNA NOTTE, 120’ (1974)
Azaroak 1, 11:30tan: SALÓ O LE 120 GIORNATE DI SODOMA , 116’ (1975)


ACCATTONE, 120’ (1961)

ACCATTONEimg

Erromako inguruak, Accatonne txuloak “bere” Magdalena galdu du. Goseak jota, bizirauteko, lan egitea ezik, edozertarako prest dago. Pasoliniren lehen filma 60. hamarkadako Erroma marjinalaren argazki bat da, bere hizkerarekin, paisaiekin, garaiko emakumeak, kuadrillak… errealitate gordina da eta emozioz betea.


MAMMA ROMA, 106’ (1962)

MAMMAROMAimg

Mamma Roma emagaldu baten istorioa kontatzen du, zeinak bizitza burgesarekin amesten duen. Bere zaindaria hil ondoren, emakumea auzo txukun batera joango da Hector semearekin eta fruta-postua irekiko du azokan. Semeak, era berean, amodioa ezagutuko du Bruna neskatoaren bidez.


IL VANGELO SECONDO MATTEO, 137’ (1964)

ILVANGELOSECONDOMATTEOimg

Il Vangelo secondo Matteo Jesukristoren ibilbidea jaiotzetik birjaiotzera kontatzen du. Bere bizita modu humanistan, neorrealista eta marxista. Ihaz Vatikanoak filma digitalizatu eta gero, “zine historian Jesusen lanari gerturapen onena” bezela izendatzeak grazia du, batez ere, Pasolinik jasan zuen persekuzio judizialagatik garaiko elizagatik. Pelikulak Veneziako zinemaldiko Epaimahiaren Sari Berezia jaso zuen.


UCCELLACCI E UCCELLINI, 91’ (1966)

UCCELLACCIEUCCELLINIimg

ADI! Oraingoan igandeko eguerdian izango da pelikula, 11:30tan, komedia bat ikusteko: Uccellacci e uccellini. Totò aktorea dago film honen buruan, Buster Keaton edo Charles Chaplin bezain jeniala.  Baserritar bat eta honen semea, Roma inguruetan zehar dabiltza, hauen lursailak duen zor batentzako luzamendua eskatzeko helburuaz. Bidean zehar, bizitza eta heriotzaren inguruan solasean ibiliko dira bele hizlari batekin.


EDIPO RE, 99’ (1967)

 EDIPOREimg

Sofocles-ek idatzitako Ediporen trajedian oinarritua dago, eta pelikula bi denbora ezberdinetan dabil: italiako herri batetan 20. hamarkadan, faxismo garaietan, ume bat jaio da Boloniako famili burges batetan. Bestalde, desertu eta mendi tarteko ipar afrikako txoko batean, utzitako ume tebatar bat, artzai batek jaso eta Corintoko erregeari eramaten dio, honek ezin ditu semerik eduki eta..


TEOREMA, 100’ (1968)

TEOREMAimg

Tipo ezezagun eta erakargarri bat sendi burges batera iritsi eta banan bana familiko denak ligatuko ditu: neskamea, semea, alaba, ama eta aita… Nazioarteko LGBTI harrotasun egunean, “Teorema” pelia ikusiko degu!


PORCILE, 94’ (1969)

PORCILE2img

Porcile (txerritegia) pelikulak bi istorio transgesore ditu, gizartetik aldendutako bi pertsonenak: bata, gizon bat goseak jota, giza haragia jateari ekingo diona bizirauteko. Eta bestetik, gerra ondorengo Mendebaleko Alemanian, industrial aberats baten semeak ezin azalduzko pasio sekretu bat gordetzen du.


MEDEA, 94’ (1969)

MEDEAimg

Campo de Pisa eta Turkiako Göreme inguruan filmatua, Medea Euripides-en trajedia grekoaren adaptazio aske bat da eta kultura kontrajarrien arteko borroka da bere ardatza. Maria Callas operako diba eta Giuseppe Gentili kirolari olimpikoak dira borroka hontan aurrez aurre: Medearen mundu arkaiko, barbaro eta majikoa batetik eta Jasonen mundu moderno, zibilizatu eta arrazoizkoa, bestetik.


IL DECAMERON, 106’ (1971)

ILDECAMERONimg

Pasolink Boccaccio-ren Il Decameron liburuko bederatzi ipuin erotiko hartu eta filmatzen ditu. Haria: amodioa, adimena eta zortea. Erdi Aroko ipunak umorez bete-beteak.


I RACCONTI DI CANTERBURY, 106’ (1972)

I-RACCONTI-DI-CANTERBURYimg

Oraingoan Erdi Arko ipun bilduma baten beste adaptazio bat: Geoffrey Chaucer-en The Canterbury Tales. Benligo Nazioarteko Zinemaldian saritua izan zen Urrezko Hartzarekin.


IL FIORE DELLE MILLE E UNA NOTTE, 120’ (1974)

IL-FIORE-DELLEMILLEEUNANOTTEimg

Ekialde Ertaineko ipuin bilduman oinarrituta dago, bata bestearen barruan kontatutak, eta Eritrea, Esfahan, India, Nepal eta Yemenen artean errodatu zen. Bizitzaren Trilogiako azken kapitulua, Il Decameron eta I Racconti di Canterbury-ren ondoren.
“Eros bereziki sakon, bortitz eta zoriontsu bat dago pelikula hontan: errepresio garaietan bada zentzumenen merkataritza biziago bat, zorionekoago eta hunkigarriagoa. Garrantzitsua herriko tolerantzia da, ez boterearen tolerantzia. Gaurko mundua gorrotatzen dut, hain txikia-burgesa eta faltsuki tolerantea (botere kontsumistaren erabakiagatik). Desagertutako mundu hori nahiago dut, Hirugarren Munduan nonbait bizirauten duena, Napolesetik beherago, kontsumismoaren eta tolerantzia faltsuaren modelo burgesek erasota dagoena halaere. Mendebaldeko bizi-mailetara heltzeko, herri arabiarrek bere tolerantzia erreal zaharra ukatzen bukatuko dute eta izugarriki intoleranteak izatera helduko dira. Etorkizun hau exorzizatzeko film batekin amestu nuen, Il Fiore Delle Mille E Una Notte bezalakoa”. Il Tempo aldizkarian Pasolini, 1974


Azaroak 1 igandea, 11:30tan

SALÓ O LE 120 GIORNATEDI SODOMA, 116’ (1975)

SALÓOLE120GIORNATEDISODOMAimgimg

Salò o le 120 giornate di Sodoma Sadeko markesaren izen bereko liburuan oinarrituta dago eta Italiako iparrean Saló-ko Errepublikan garatzen da 1944 eta 1945 urteetan zehar, nazien okupazio garaietan. Lau gizon boteretsuk hemezortzi gazte bahitu eta jauregi batera eramango dituzte, bertan hauek torturatu, apaldu eta erahiltzeko bere plazerrerako. Nabigatzaileentzako abisua: oso film gogorra da, bortxaketa, tortura eta hilketen erretratu grafiko bat da, sinbolismoez eta amorruz betea. Pasoliniren azken pelikula honekin amaitzen da zilkoa, omenaldi moduan, orain dela 40 urte Ostiako ondartzan erahila izan zen bezperaren egunean. Gora Pasolini! Pasolini bizirik!

SARRERA DOAN!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *