Tailerren erakustaldia

2016ko Ekainak 10 ostirala – 18:00

Guardetxeko tailerrak amaitu direla eta, ekainaren 10an ostiralez, urtean zehar burututako lanen erakustalditxo bat egingo dugu. Hainbat tailerren emaitzak ikusi ahal izango ditugu: zirkoa umeentzat, akrobazia telan, klown eta afro dantza. Egitaraua:
– 18:00tan hasiko gara gaztetxoekin: 6-12 urte bitarteko umeentzako zirko tailerra
– 20:00tan helduekin jarraituko dugu: akrobazia telan, klown eta afro dantza.
Erakustaldia amaitzerakoan afari-merienda moduko bat egongo da. Zure zai egongo gara!

 

GUARDETXE

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *