Xirika Pila

Urtarrilak 4 igandea, 16.30-etatik aurrera, doan

xirikaPila-txikiaEsperientzien, esperimentuen, entretenimenduen eta familien ekimena

Hitzordua etxean da, Guardetxean, urtarrilaren 4an, umeentzako ordutegian. Musika, sukaldaritza eta arkitektura uztartu nahi ditugu, helburu bakarrarekin: umeak eta helduak elkartzea eta zirikatzea. Doakoa izango da, eta nahi dugu gurera etor zaitezten!

PROGRAMA:

  • Eszenatokia(k) eraikitzeko tailerra, gerora erabiltzeko Maushaus Arquitectura-ren eskutik
  • Umeentzako Dj/Vj R˙kula-ren eskutik
  • Litxarreria osasungarrien tailerra Aitortxo Kortxo Sukaldari Potxo eta Ashok malabaristaren eskutik

eta baita soinu-jostailugintzarekin:

  • IbonRG + Tzesne (ahots-inproa eta elektronika sentsuala)
  • MAGMADAM (folk, noise, esperimentala)

Maushaus, arte eta arkitekturaren inguruan ideia laborategi bat da. Eduki pedagogikoak, baita ere objetuak eta ikastaldi ludikora zuzendutako lekuak, diseinatzen dira toki honetan. Maushausek kontzeptu transmisio moduak bilatzen ditu jokoetan, eraginetan eta performancesean zehar, guztiok barruan dugun jokorako ahalmena sustatuz. Maushaus saguen etxea da, umeentzako etxe bat, eta Ruloten forma du. Carlos Arruti eta Anabel Varona dira Maushaus.

MAGMADAM musika esperimentala jorratzen duen neska-bikotea da. Mugimendua, ehundurak eta zarata uztartzen dituzte. Inprobisazio elektronikoz eta akustikoz gainezka egiten dute kontzertuetan, zuzeneko musika des/eraikitzeko helburuarekin.

IbonRG. Aho hots. Xaramel. Artzain doinu. Kiribil. IbonRG musikariak hainbat tresna jotzen du, beste hainbeste lagunekin: Eten, Xabier Montoia, Manett, Plu de Mekanisms, ii, Bor Bor, Mursego, Instantzine eta abar. Bakarkako proiektu honetan, berriz, ahotsa du tresna bakar, eta inprobisazio asketik abiatu ohi da bere kontzertuetan, zenbaitetan bere burua zuzenean grabatuz.

R˙kula. Umeen diskotekaren esparrua arakatzen du David Aguilarrek, eta berrinterpretatzen du audio-bideoko tresnekin, karaoke kantuak, kantobar, mini-diskoa, playstation, wii eta bestelako material iradokitzailearekin.

Tzesne. “Carrissals” entzunez atmosfera sentsual eta ernegarrien munduan murgiltzen gara, behinola irudikatutako lekuetara bidaiatzeko, zuri-beltzean entzunak, beste garai batean harrapatuak.

Aitortxo Kortxo Sukaldari Potxo eta Ashok malabarista. Umen zirikatzean eta sukaldaritza-artean aditua den bikotea. Beren errezetategian Felixa amonaren zurrukutuna-gozokiak dira, bestelako bitxikerien artean, litxarreriarik nabarmenenak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *