Kontzertu solidarioak, Zaporeak proiektua

Maiatzak 13 ostirala, 21:00, 5€

kartelaKontzertu Solidarioak: Ekitaldi honen bitartez Zaporeak ONGarentzat diru laguntza bat lortzea da. Momentu honetan, Zaporeak Proiektuko kideak Chiosen (Grezia) daude milaka errefuxiatuei jaten ematen egunero. Horretarako, kausa humanitario honetara batu zaizkigun hiru taldek joko dute: Glory Howl, Nothing Box eta El Hijo de la Marily DJa. Gure lema ondorengoa da: “Gozatuz elkarbanatu”.

Ekitaldia lau zatitan banatua egongo da: Lehenik, Zaporeak ONG-aren aurkezpen txiki bat egingo da eta Chios-eko (Grezia) irlan egiten ari diren lan garrantzitsuari buruz; bigarrenik, Glory Howl rock taldeak joko du; ondoren, Nothing Box pop rock taldea igoko da eszenatokira; eta azkenik, gaua amaituko dugu El Hijo de la Marily DJaren sesioarekin.

Glory Howl:

Donostiako rock talde gaztea da. Beñat Larrañaga (Ahotsa eta gitarra), Jon Mikel Zubeldia (Ahotsa eta gitarra), Josu Berastegi (Baxua) eta Xabier Adrianek (Bateria) osatzen dute.

2012an lehenengo pausuak ematen hasi ziren eta garai batean zehar beste taldeen bertsioak oholtza gainean eskainiz ibili eta gero, azken urtean garajean sortutako abesti sorta bat grabatzeari ekin diote. Emaitza: M5 izeneko LPa .

Nothing Box:

Pop rock alternatiboa jotzen duen taldea da. Marcos Ubiria (Ahotsa eta gitarra), Koldo Belloso (Baxua eta koroak) y Aitor Mansillak (Bateria) osatzen dute.

Taldea Donostian sortu zuten 2014eko martxoan Burnout izenpean. Urte bat igaro ondoren, kontzertu batzuk emanez, hiru abestidun demo txikia grabatu zuten Andoaingo (Gipuzkoa) “ESCIVI de cine y vídeo” eskolan, ezagutzera emateko eranbili zutena.

Kontzertuak emanez urte bat gehiago igaro ondoren, Teledonostin agertu ziren, eta 2016 hasi berri zela beraien lehenengo EPa grabatu zuten Donostiako “Muir” estudioan Yon Vidaurren zuzendaritzapean.

DJ El Hijo de la Marily:

Borja, Donostiako Alde Zaharreko DJa da. 5 urte daramatza hiriko gauei giroa ipiniaz. Aniztasun ugariko elektronika nahasten du, izan ere estilo musikal asko ditu gustuko.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *